Aines Bohemiakoa

Agnes of Bohemia» orritik birbideratua)

Santa Aines edo Aines Bohemiakoa[1] (txekieraz: Anežka Česká; Praga, 1211ko urtarrilaren 20aibidem, 1282ko martxoaren 2a) Bohemiako Erresumako printzesa eta moja klaratarra izan zen.

Aines Bohemiakoa

abadesa

Bizitza
JaiotzaPraga1211ko urtarrilaren 20a
HeriotzaPraga1282ko martxoaren 2a (71 urte)
Hobiratze lekuaconvent of St Agnes of Bohemia (en) Itzuli
Familia
AitaOtakar I.a Bohemiakoa
AmaConstance of Hungary
Anai-arrebak
LeinuaPremislidak
Jarduerak
Jarduerakmoja eta abadesa
Santutegia
Martxoaren 2
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaKlaratar

Bizitza

aldatu

Otakar I.a Bohemiakoaren alaba zen[2]. Zortzi urte zituela, Henrike VII.a Alemaniakoarekin eman zieten elkarri ezkon-hitza[3]. Garai hartan Henrike Alemaniako errege koroatu berri zuten[3].

Aines Leopoldo VI.a dukearen gortera bidali zuten. Leopoldok, ordea, Henrike gaztea haren alaba Margaritarekin ezkontzea nahi zuen. Sei urte igaro ondoren, Henrike eta Ainesen ezkon-hitza bertan behera geratu zen, eta ondorioz Otakar erregea Babenbergen aurkako gerrara joan zen 1226an. Otakarrek, orduan, alaba Henrike III.a Ingalaterrakoarekin ezkontzea pentsatu zuen, baina enperadoreak hori debekatu zuen, berak ere Ainesekin ezkondu nahi baitzuen[4]. Agnesek uko egin zion ezkontzeari, bizitza Jainkoari eskaintzea erabaki zuen eta Gregorio IX.a aita santuari laguntza eskatu zion[5].

1232an edo 1233an San Frantzisko ospitalea sortu zuen Pragan[6]. Geroago ospitaleari atxikitako frantziskotar monasterio bat eraiki zuen[7]. 1234an moja klaratar bihurtu zen[5] eta hurrengo urtean Pragako klaratarren abadesa[6]. 1282an hil zen Pragan.

Kanonizazioa

aldatu

1874an, Pio IX.a aita santuak dohatsu izendatu zuen, eta 1989ko azaroaren 12an, Joan Paulo II.a aita santuak kanonizatu zuen[8]. Haren eguna martxoaren 2an ospatzen da.

Genealogia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. 66. araua: Santutegiko izen ohikoenak. Euskaltzaindia, 6 or. (Noiz kontsultatua: 2024-01-03).
  2. (Ingelesez) Farmer, David Hugh. (2004). The Oxford Dictionary of Saints. Oxford University Press, 46 or. ISBN 978-0-19-860949-0. (Noiz kontsultatua: 2024-01-03).
  3. a b (Ingelesez) Toch, Michael. (1999). «Welfs, Hohenstaufen and Habsburgs» in Abulafia, David; McKitterick, Rosamond. The New Cambridge Medieval History: c.1198-c.1300. 5 Cambridge University Press, 384-385 or..
  4. (Ingelesez) «Saint Agnes of Bohemia» Franciscan Media jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-12-14) (Noiz kontsultatua: 2024-01-03).
  5. a b (Ingelesez) Donovan, Stephen. (1907). «St. Agnes of Bohemia» Catholic Encyclopedia (New York: Robert Appleton Company) 1 (Noiz kontsultatua: 2024-01-03).
  6. a b (Ingelesez) «Saint Agnes of Prague» CatholicSaints.info (Noiz kontsultatua: 2024-01-03).
  7. (Ingelesez) «757 years of the Order of the Knights of the Cross with the Red Star» Blessed Gérard and his "Everlasting Brotherhood": The Order of St. John (Noiz kontsultatua: 2024-01-03).
  8. (Ingelesez) Horáková, Pavla. «The life and legacy of Saint Agnes of Bohemia» Radio Prague International 2011-08-11 (Noiz kontsultatua: 2024-01-03).

Kanpo estekak

aldatu