Agaricus subperonatus

Agaricus subperonatus Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sukaldaritzako bigarren mailako Agaricus taldekoa da, benesii, comtulus, dulcidulus eta lutosus bezala.

Agaricus subperonatus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaAgaricus
Espeziea Agaricus subperonatus
Singer, 1951
Mikologia
 
orriak himenioan
 
himenioa askea da
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Agaricus vaporarius, Psalliota hortensis var. superonata, Agaricus subperonata, Agaricus campestris var. vaporarius.

Deskribapena aldatu

Kapela: 9 cm arteko diametrokoa, esfera-erdikotik laura. Kapelaren azala arre ilun kolorekoa, erradialki pitzatuz joaten da azpiko kolore zurixka ikusten uzten duten ezkatetan.

Orriak: Libreak, arrosa ilun koloretik beltzera doan kolorekoak, ertz zurbilarekin.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 8 cm arteko garaierakoa, motza, kapelaren kolorekoa, behealdean orban ilunekin.

Haragia: Zuria, arrosa ebakitzean. Usain atseginekoa eta zapore gozokoa.[2]

Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik.

Jangarritasuna aldatu

Jangarri kaskarra.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Agaricus vaporarius delakoak neurri handiagoa du (10-20) eta kolore ilunagoak ditu eta ez hain gorrixkak.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberrian eta udan. Belardietan, larreetan, basoetako soilguneetan. Urria.

Banaketa eremua aldatu

Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Zeelanda Berria.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 274 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) AVT Asociacion Vallisoletana de Micologia.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  5. Agaricus subperonatus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu