Agaricus comtulus Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kalitate eskaseko haragia, txikia denez, errendimendu gutxikoa sukaldean. Ez da ohikoa Euskal Herrian. Agaricus campestris txiki bat dela esan genezake.

Agaricus comtulus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaAgaricus
Espeziea Agaricus comtulus
Fr., 1838
Mikologia
 
orriak himenioan
 
himenioa askea da
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 3,5 cm arteko diametrokoa, ganbila, hasieran zurixka, gero apur bat horixka edo okrea, erdialdean nabarmenagoa. Schaeffer erreakzio, positiboa azalean.

Orriak: Estu, hasieran gris-arrosa kolorekoak, gero marroi-purpura kolore bat hartzen esporak heltzean.

Hanka: Laburra, 3 - 5 x 0,4 - 0,6 cm-koa, zurixka, igurtziz horitzen ez dena, zilindrikoa da eta oinarria pixka bat handitua du. Eraztun sinple, zuri eta hauskor bat du.

Haragia: Zurixka, airearekin kontaktuan edo ukitzean apur bat horitu egiten da. Anis usainekoa, beste batzuentzat, almendra mingotsena edo bainilarena.[2]

Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik.

Jangarritasuna aldatu

Jangarria da, baina ez da kontsumitzen, urria eta txikia baita.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Agaricus generoan beste espezie antzeko batzuk badaude, "Minores" atalean. Tamaina txikia du, usain anisatua eta horitzeko joera du.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean bakarrik edo talde txikitan, larreetan, ardiek bazkatzen duten lekuetan (Iribas, Aralar).

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Iran, Australia, Zeelanda Berria.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 473 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 276 or. ISBN 84-282-0865-4..
  4. Agaricus comtulus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu