Afar eta Issaren Lurralde Frantsesa

Afar eta Issaren Lurralde Frantsesa (frantsesez: Territoire français des Afars et des Issas) Afrikako Adarreko kolonia frantsesa izan zen. Frantziar Somalia ordezkatu zuen kolonia izan zen, egungo Djibutiko Errepublikaren lurraldean zegoena. Lurraldea eskualdean nagusi diren bi herrien arabera izendatu zen: afarrak eta issaak.

Afar eta Issaren Lurralde Frantsesa
Côte française des Somalis
1967 – 1977
Itsasoz haraindiko Frantzia
Afar eta Issarren Lurralde Frantseseko bandera

Afar eta Issarren Lurralde Frantseseko armarria

Geografia
HiriburuaDjibuti
Ekonomia
DiruaAfar eta Issarren Lurralde Frantseseko libera
Kultura
Hizkuntza(k)Frantsesa (ofiziala), arabiera
Historia
Aurrekoa
Frantziar Somalia
Ondorengoa
Djibuti

Historia aldatu

1862tik 1894ra Tadjourako golkoaren iparraldeko aldearen gaineko lurraldea, Obock (Obock Lurraldea) deitzen zen. Frantziak, lehenik eta behin eskualdean lekua egiteko, 1883 eta 1887 artean garai hartako somaliar sultanarekin hainbat itun sinatu zituen.[1] 1894an Léonce Lagardek Djibuti hirian administrazio kolonial iraunkorra ezarri zuenean, ofizialki «Somalilandia Frantsesa» izendatu zuten. Izen ofizialak 1967ra arte iraun zuen.

1977ko ekainaren 27an independentziaren aldeko erreferenduma egin eta herritar gehienek independentziaren alde egin zuten. Afar eta Issaren Lurralde Frantsesa Somalia Frantsesaren ezberdina zen gobernu terminoetan, gobernadore nagusiaren jarrera Goi Komisarioarenarekin eta bederatzi kideko gobernu kontseilu baten sorrerarekin aldatuz.

Ekonomia aldatu

Afar eta Issaren Lurralde Frantsesaren ekonomia ez zen Djibutiren egungo ekonomiatik oso ezberdina. Produktu aipagarrienak gatza, animalien larruak eta kafea ziren. 1967tik 1977ra dibisa ofiziala Afar eta Issarren Lurralde Frantseseko libera izan zen, 1977an, herrialde honek independentzia aldarrikatu ondoren, djibutiar liberak ordezkatu zuena.

Erreferentziak aldatu

  1. Chisholm, Hugh, ed. The encyclopædia britannica: a dictionary of arts, sciences, literature and general information. 25 At the University press, 383 or..

Kanpo estekak aldatu