Afanasi Fet

Afanasy Fet» orritik birbideratua)

Afanasi Afanasievitx Fet (errusieraz: Афана́сий Афана́сьевич Фет; Mtsensk, 1820ko abenduaren 5aGreg./azaroaren 23aJul. - Mosku, 1892ko abenduaren 3aGreg./azaroaren 21aJul.) errusiar olerkaria izan zen.

Afanasi Fet

Bizitza
JaiotzaMtsensk uyezd (en) Itzuli1820ko azaroaren 23a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
Hessengo Dukerri Handia
HeriotzaMosku1892ko azaroaren 21a (juliotar egutegia) (71 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaAfanasy Neofitovich Shenshin
Ezkontidea(k)Maria Petrovna Fet-Shenshina (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaFaculty of History and Philology of Moscow University (en) Itzuli
(1838 - 1844)
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, itzultzailea, autobiografialaria eta idazlea
Lantokia(k)Errusiar Inperioa
Jasotako sariak
Genero artistikoalirika

Musicbrainz: 4c0eb348-c21b-48f4-be4c-0fdbaa465cc8 Discogs: 1400148 IMSLP: Category:Fet,_Afanasy Edit the value on Wikidata

1838an Moskuko Unibertsitatean sartu zen zuzenbidea eta filosofia ikasteko, eta urte horretan bertan olerkigintza idazten hasi zen. Goethe, Heinrich Heine eta Nikolai Jazikov izan zituen lehen eraginak. 1841ean argitaratzen hasi zen Nikolai Gogolen aldeko gomendioa jaso ondoren.

1844an Unibertsitatean lizentziatu zen eta 1845ean armadan sartu eta Khersonera bidali zuten. 1853an Nikolai Nekrasovek Sovremennik aldizkariko kolaboratzaileekin bat egitera gonbidatu zuen, eta han Ivan Turgeniev eta Vasili Botnik adiskideekin elkartu zen. Turgenieven etxean Lev Tolstoi ezagutu zuen eta betiko lagun egin ziren.

1858an armadatik erretiratu eta Moskura itzuli zen. 1860an baserri bat erosi zuen bere jaioterrian eta nekazaritzan aritu zen.

Errusiako olerkari lirikorik handiena dela uste da. Bere lirika malenkoniatsu eta sentsuala sarritan tristuraz eta tragediaz blai zegoen. Bere bertsoek eragina izan zuten poeta sinbolista errusiarrengan eta Aleksandr Blokek bere maisutzat hartu zuen.