Adatseko Andre Mariaren ospitalea

Adatseko Andre Mariaren ospitalea[1] Gasteizen Erdi Aroaren amaieran eta Aro Modernoan egon zen ospitalea izan zen. 2022aren hasieran hormaren atal batzuk agertu ziren indusketa baten ondorioz[2].

Adatseko Andre Mariaren ospitalea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′47″N 2°40′17″W / 42.84635278°N 2.67142778°W / 42.84635278; -2.67142778
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1419
Sutea 1507
Berreraikuntza 1556
SuntsipenaXVIII. mendea

Historia aldatu

1419an Fernan II.a Perez Aiarakoak eta bere emaztea zen Maria Sarmientok Gasteizko udalari baimena eskatu zioten eraikitzeko, harresiaren kanpoaldean, San Frantzisko komentuaren ondoan. 1428an jada martxan zegoela ematen du, donazioak jasotzen zituen dokumentuak daudelako. Joan Gasteizkoak jaso zuenez, Mariaren ahizpiak ume bat entzun zuen negarrez, eta gela batera eraman zuen jaten emateko, baina itzuli zenean umea ez zegoen eta pentsatu zuen hau Jaungoikoaren mezu bat zela ospitale bat eraikitzeko[3]. Fernan eta Maria hil zirenean (1436 eta 1438) ospitaleari "Plazako Ospitalea" izena eman zitzaion, plazaren ondoan baitzegoen[4]. Hala ere, eraikin hau beste baten gainean egin zen, Donejakue bidea egiten zuten erromesak artatzeko 1130ean eraiki zena.

Fernan López Eskoriatza mediku ezaguna (1480-1541) bertan egon zen lanean, udalak kontratatua. Beranduago, Henrike VIII. Ingalaterrakoaren eta Karlos V. Espainiako enperadorearen mediku pertsonal izatera iritsi zen.[5][4]

1507an sute bat egon zen eta berreraiki zuten. Hala ere, obrak oso geldi egon ziren, diru falta zela eta, eta berria ez zen 1556ra arte ireki. 50 urte horietan Barreretako Ospitala erabili zen, behin-behinean. 1535ean kudeaketa publikoa izatera pasa zen, berritzailea zena. 1536an Paulo III.a aita santuak Erromako Santiago Ospitaleko kide izendatu zuen eta izen hori izatera pasa zen. Berritu zenean, 3 gela zituen: batean 12 ohe pobreentzat, beste bi erizaintzarentzat, sukaldea eta bi etxebizitza, kapellanarentzat eta ospitalariarentzat[4].

XVIII. mendeko hazkuntza demografikoari aurre egin ezinik, beste ospitale bat eraikitzea erabaki zen, gaur egungo Santiago Ospitalea dagoen lekuan[4].

Erreferentziak aldatu

  1. «Vitoria-Gasteizko Udalaren web-orria - Hiriko kale izendegia» www.vitoria-gasteiz.org (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  2. (Gaztelaniaz) «Las obras de la Plaza de la Memoria sacan a la luz restos de la antigua muralla de Gasteiz» naiz: 2022-02-03 (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  3. Manzanos, Paloma. (2001). Las mujeres en Vitoria-Gasteiz a lo largo de los siglos : recorridos y biografías. (1. ed. argitaraldia) Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz ISBN 84-95577-20-8. PMC 50037085. (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  4. a b c d Grande-Gil, F. (2017). Historia del Hospital Santiago Apóstol de Vitoria-Gasteiz. Gaceta Médica de Bilbao, 114(2)
  5. Correo, El. Fernán López de Escoriaza. El Correo. (Noiz kontsultatua: 2017-07-30).

Kanpo estekak aldatu