Akademia Erraria

Academia Errante» orritik birbideratua)

Akademia Erraria (gaztelaniaz "Academia Errante") 1956tik 1964ra Gipuzkoan egin zen herri-unibertsitatearen ekimena izan zen. Ekimenaren bultzatzaile nagusiak Angel Cruz Jaka eta Luis Peña Basurto[1] izan ziren; haiekin batera une hartako euskal kulturaren izen nagusiek proiektuan hartu zuten parte nahiz eta frankistek haren aurka jarrera garbia izan. Haien ekintza nagusia bilerak antolatzea zen; batzuetan, aurkeztutako lanak liburu gisa plazaratzen zituzten ondoren, adibidez, Lope de Aguirre descuartizado-rekin egin zuten bezala.

Batzarrak aldatu

Nahiko anarkikoak eta ibiltariak ziren. Normalean bazkari baten inguruan antolatzen ziren, bentetan edo hiriguneetatik urruti zeuden jatetxeetan. Ez zuten egitura formalik.

Historia aldatu

Akademiaren lehenengo saio formala 1956an egin zen, Aztirio bentan, Pio Barojaren heriotzaren ondorioz. Hurrengo omenaldia Azitainen egin zen, Arturo Campion gogorarazteko. 1958an Gregorio Marañón izan zen omendua, Zumarragako Beloki Elkartean. Azken omenaldi horren ondorioz, akademiako kideak "Marañon" izenenakin hasi ziren deitzen.

Akademia Errariaren izena 1959ko urriaren 11an sortu zuten. Egun horretan bilera Azkoitian egin zen eta honako hauek izan ziren bertara agertu zirenak: Jose Aranzadi, Jose Maria Busca Isusi, Reyes Korkostegi, Martin Irizar, Angel Cruz Jaka, Koldo Mitxelena, Josu Oregi, Luis Peña Basurto, Trino Uria, Juan Ignacio Uria, Alvaro del Valle Lersundi, Jose Villar eta Iñaki Zumalde. Bilera hartan taldearen izena onartu eta XVIII. mendeko euskal kulturari eskaini zitzaion omenaldia: Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sorrerari eta Azkoitiko Zalduntxoei, beraz. Modu batez, akademikoak haien ondorengoak sentitzen ziren.[2]

Garaiko kultura giroa ikusita, Akademia pizgarri bat izan zen; horregatik, espainiar polizia laster hasi zen ekimena gaitzesten eta aurka egiten. Ekimenaren amaieran protagonismo berezia izan zuen Melitón Manzanas poliziak; berak Angel Kruz Jakari mehatxu egin zion proiektuarekin aurrera jarraituz gero, propaganda ilegalaren akusaziopean espetxeratuko zuela. Akademia 1964an desegin egin zen.[2] Edonola ere, 1968an Jakak beste bilera bat antolatu zuen bere Zumarragako etxean, Jose Maria Iparragirre omentzeko.

Parte hartzaileak aldatu

Ekimena, berez, oso irekia zen eta, ondorioz, parte hartzaileen atxikimendua ere arina zen. Dena dela, ekimenean garaiko izen handiek kolaboratu zuten:

Ikusten denez, ideologikoki oso jarrera desberdinetako intelektualak zeuden inplikatuta: nazionalistak, komunistak, karlistak, sozialistak.

Liburuak aldatu

Akademiak lau liburu plazaratu zituen 1963an:

Laurak Auñamendi argitaletxean argitaratu ziren.

Beste hiru argitaratu gabe gelditu ziren:

  • El País Vasco ante Europa
  • Vidas paralelas
  • Homenaje a Manuel Ignacio de Altuna

Erreferentziak aldatu

  1. Idazle batzuek diote Peña Basurto bera izan zela taldearen izena asmatu zuena; beste batzuk Luis Martín-Santosi egozten diote.
  2. a b http://www.diariovasco.com/20091011/opinion/articulos-opinion/cuando-maranones-fundaron-academia-20091011.html

Kanpo loturak aldatu

Ikus, gainera aldatu