Bitaminen gabeziak hainbat jatorri izan ditzake: elikagai egokiak ez hartzea, hesteetan xurgapen arazoak izatea, arazo metabolikoak pairatzea... Abitaminoasiaren kontrako patologiahiperbitaminosia da, bitamina baten gehiegizko kontzentrazioa organismoan, alegia.
Bitaminen funtzioa garrantzi handikoa da organismoarentzat koentzimak direlako, hots, ezinbestekoak dira entzimek ondo funtziona dezaten. Bitaminen ezean prozesu metabolikoek ez dira behar bezala burutzen eta akats metaboliko larriak ager daitezke.
Abitaminosi nagusiak honako hauek dira:
A bitaminaren gabezia: larruazaleko eta ikusmenaren arazoak eragiten ditu, eta baita mukosen akatsak ere (arnas aparatukoak, batez ere)