Abdullah Al-Rashidi
Abdullah Al-Rashidi (1963ko abuztuaren 23a) kuwaiteko kirol tiratzailea eta hiru aldiz munduko txapelduna da.[1] 1996, 2000, 2004, 2008, 2012, 2016 eta 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte,[2] eta brontzezko dominak irabazi zituen gizonezkoen skeet-ean, plater-tiroketan, 2016an eta 2020an.[3]
Abdullah Al-Rashidi | |
---|---|
(2021) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Kuwait, 1963ko abuztuaren 21a (61 urte) |
Herrialdea | Kuwait |
Jarduerak | |
Jarduerak | kirol-tiratzailea |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 84 kilogramo |
Altuera | 1,83 metro |
Lorpenak
aldatuAbdullah Al-Rashidik hiru urrezko domina irabazi zituen Munduko Tiro Txapelketan, 1995, 1997 eta 1998an eta 2011n brontzezko domina lortu zuen. 1989az geroztik lehian, Munduko Kopako lau probetako irabazlea ere bada. Sei urrezko eta zilarrezko hiru domina ditu Asiako Tiro Txapelketan eta bi urrezko eta zilarrezko domina bat Asiako Jokoetan.
2016ko Olinpiar Jokoak
aldatu2016ko Udako Olinpiar Jokoetan , Al-Rashidi "kirolari olinpiar independente" gisa lehiatu zen, Kuwaiti Olinpiar Jokoetan parte hartzea debekatu zuelako KOIk, gobernuak kirolean esku hartzeagatik.[4] Sailkapen erronda irabazi zuen, laugarren sailkatu zen finalerdietan eta brontzezko dominaren partida irabazi zuen Mikola Milchev ukraniarraren aurka, 2000. urtean Sydneyko irabazlea zena.
Olinpiar independente izateak bere selekzioaren uniformea janztea ahalbidetu ez zuenez, hedabideen arreta jaso zuen Arsenal FC-ren entrenamendu-kamiseta soinean hartzeagatik bera jarraitzailea ez zen arren.[5]
Al-Rashidik bere bigarren brontzezko domina irabazi zuen 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan Tokion, oraingoan bai Kuwait ordezkatuz.
Nazioarteko emaitzak
aldatuOlinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro Brasil | Plater-tiroketa | |
2020 | Tokio Japonia | Plater-tiroketa | |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
1995 | Nikosia Zipre | Plater-tiroketa | |
1997 | Lima Peru | Plater-tiroketa | |
1998 | Bartzelona Katalunia | Plater-tiroketa | |
2011 | Belgrad Serbia | Plater-tiroketa |
Olinpiar Jokoetako emaitzak
aldatuUrteea | 1996 | 2000 | 2004 | 2008 | 2012 | 2016 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Plater-tiroketa (gizonak) | T-42 | T-14 | T-8 | T-7 | 21. |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Athletes - The Heart of the Olympic Movement | IOC» International Olympic Committee 2021-12-15 (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).
- ↑ «Abdullah Al-Rashidi Bio, Stats, and Results | Olympics at Sports-Reference.com» web.archive.org 2020-04-18 (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).
- ↑ «OCA » Al-Rashidi wins bronze for Kuwait at seventh Olympic Games» ocasia.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).
- ↑ «Rio 2016: Proud Fehaid Al Deehani rejects IOC – ‘I will only carry the Kuwait flag’» The National 2016-08-02 (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).
- ↑ (Ingelesez) «Shooter wears Gunners shirt on way to skeet medal» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).