Abandoko elizatea

Abandoko errepublika» orritik birbideratua)

Abandoko elizatea (edo errepublika) Bilbo ondoan izan zen herriaren izena zen. Bilbok 1870. urtean anexionatu zuen Abandoren zati nagusia, 150 hektarea ingurukoa, lehen zabalgunea garatzeko. Gainerakoa, 1890ean anexionatu zuen, bigarren zabalgunea gauzatzeko.

Ezkerreko erdialdean, Abandoko elizatearen lurrak, XVI. mendean.
Abandoko elizateko armarria.

Abandoko elizatearen lurrak ziren Ibaizabalen ezkerraldean dauden Bilboko lur guztiak, Bilbo Zaharreko zati bat izan ezik. Zati hori San Antongo zubitik gertuen dagoena da. Beraz, Abandoko lurren artean zeuden gaur egungo auzo hauek: Abando, Indautxu, Basurtu, Zorrotza, Irala, Miribilla, San Frantsizko, Zabala, Errekalde, Uretamendi, Iturrigorri, Abandoibarra, Olabeaga, Altamira, Mintegitxueta, San Adrian eta Abusu.

Basurtutik gertu San Mames baseliza zegoen. 1450ean frantziskotarrek Abandoko San Mames komentua eraiki zuten baselizaren gainean. Gaur egun Erruki Etxea dago bertan.

Abandotar ospetsuak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu