Ireki menu nagusia

Uretamendi Bilboko auzoa da. Errekaldeko barrutian kokatua, zazpigarren barrutian alegia. Auzoak 2.769 biztanle eta 0,20 kilometro karratuko azalera zeukan (2006an Bilboko udalak emaniko datuen arabera). Hiriaren mendebaldeko mendietan kokatzen da, Errekaldeberriko auzoaren gainaldean. Auzora heltzeko Iturrigorri auzora doan errepidean hasten den bide bat hartu beharra dago, edota Errekaldeberrin eraiki berri diren eskailera batzuen bitartez.

Uretamendi
Flag of Bilbao.svg Bilbo, Errekalde, Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Udalerria Bilbo
Koordenatuak 43° 14′ 55″ N, 2° 57′ 02″ W / 43.24861111°N,2.95055556°W / 43.24861111; -2.95055556Koordenatuak: 43° 14′ 55″ N, 2° 57′ 02″ W / 43.24861111°N,2.95055556°W / 43.24861111; -2.95055556
Uretamendi hemen kokatua: Euskal Herria
Uretamendi
Uretamendi
Uretamendi hemen kokatua: Bizkaia
Uretamendi
Uretamendi
Uretamendi hemen kokatua: Bilbo
Uretamendi
Uretamendi
Uretamendi (Bilbo)
Azalera 0,20 km²
Demografia
Biztanleria 2.769 (2006)
Dentsitatea 13.845 biztanle/km²
Posta kodea 480XX

Bilboko auzo askok bezala, Uretamendik malda handiak dauzka. Irisgarritasun arazo horietaz oharturik, Bilboko udalak arrapal mekanikoak eraiki ditu, eta guztira 23 metroko malda gaindituko dute. Horrez gain, udalaren zaharberritzerako Surbisa agentziak, hainbat eraberritze egingo ditu auzoan, espaloiak handituz eta egoera txarrean dauden etxebizitza blokeak zaharberrituz.

Auzoa Pagasarri mendiaren lehen maldetan kokaturik dago, eta hiriaren ikuspegi bikaina dago bertatik Errekaldeberri auzoa, hiriaren erdigunea eta Bilboren ekialdeko auzoak bertatik ikus daitezkeelarik.

Kale garrantzitsuenakAldatu

  • Uretamendi auzoa


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo