Abertis
Abertis azpiegituren kudeatzaile espainiarra da. 2003an Aumar eta Acesa autobideen kudeatzaileen batzearen ondorioz sortu zen. Guztira 60 enpresa ezberdinen jabea da Abertis.
Abertis | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa, enpresa eta kapital irekiko enpresa |
Jarduera sektorea | konglomeratua |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Eskumendekoak | |
Ekoizpena | toll road (en) |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | sozietate anonimoa |
Jabea | Mundys (en) |
Zeren jabe | |
Historia | |
Sorrera | 2003 |
webgune ofiziala |
Historia
aldatuAbertis taldearen sortzea 1970eko hamarkadan sorturiko bidesari bidezko lehen autobideen eraikitzean dago. Orduan, garai hartako Espainiako gobernuak denbora jakin baterako esleitu zien bidesaridun autobide horien kudeaketa hainbat enpresa pribaturi. Abertis, 2003an sortu zen Acesa eta Aumar enpresaren batzearen bitartez.
2006ko apirilaren 23an Abertis eta Autostrade konpainia italiarrak bateratze proiektua aurkeztu zuten. Bi enpresen batzeak, munduko autobide kudeatzailerik handiena sortuko luke. 2006ko abenduan Abertisek bateratze proiektua momentuz bertan behera utziko zuela esan zuen, Italiako gobernuak jarritako oztopoak zirela eta.
Negozio arloak
aldatu- Autobideak: Guztira 1.500 kilometro kudeatzen ditu Espainia eta munduko hainbat herrialdetan, Portugal, Italia, Txile, Kolonbia, Argentina eta Puerto Rikon.
- Aparkalekuak: Guztira 90.000 aparkaleku plaza kudeatzen ditu Espainia, Portugal, Andorra, Maroko eta Italian.
- Logistika: Gune logistiko berrien eraikitze eta kudeaketa.
- Telekomunikazioak: Irrati, telebista eta telefonia mugikorreko zerbitzuen inguruko negozioak.
- Aireportuak: Aireportuen eraikitze eta kudeaketa.
Autobideak
aldatu- Espainian:
Enpresa | Herrialdea | Autobidearen izena |
---|---|---|
Acesa | Espainia | AP-2, AP-7, C-31, C-33 |
Aumar | Espainia | AP-4, AP-7 |
Iberpistas | Espainia | AP-6, AP-51, AP-61 |
Aulesa | Espainia | AP-71 |
Avasa | Espainia | AP-68 |
Aucat | Espainia | C-32 |
Autema | Espainia | C-16 |
- Munduan:
Enpresa | Herrialdea |
---|---|
Autostrade | Italia |
Brisa | Portugal |
Sanef | Frantzia |
GCO | Argentina |
APR | Puerto Rico |
Gesa | Txile |
Coviandes | Kolonbia |
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz)(Katalanez) Abertisen webgunea