ABC Color Paraguaiko egunkari bat da. 1967an sortu zen eta lehen alea urte bereko abuztuaren 8an argitaratu zuen. Gaur egun jardunean dagoen Paraguaiko egunkaririk zaharrena da 1983an La Tribuna egunkaria desagertu zenetik.

ABC Color
Datuak
Motaegunkaria
HerrialdeaParaguai
Jarduera
KidetzaAmerikarteko Prentsa Elkartea
Erabilitako hizkuntzagaztelania
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1967ko abuztuaren 8a
webgune ofiziala
Twitter: abcdigital Edit the value on Wikidata

Historia

aldatu

1967ko abuztuaren 8an argitaratzeari ekin zion. Paraguain koloretan argitaratu zuen lehen egunkaria izan zen.

Hasieran Alfredo Stroessnerren diktaduraren aldeko jarrera erakutsi zuen, baina 1970eko hamarkadaren amaieran eta 1980ko hamarkadan jarreraz aldatu eta ikuspuntu kritikoagoa erakutsi zuen. 1983an Aldo Zuccolillo egunkariaren zuzendaria espetxeratu zuten erregimenaren aurka jaikitzeagatik. 1984ko martxoaren 22an egunkaria itxiarazi zuten Paraguaiko Barne Ministroaren aginduz. Egunkariaren itxierak 1989ra arte iraun zuen, Paraguain diktadura amaitu zenera arte hain zuzen. 1989an berrekin zion argitaratzeari.

Kanpo estekak

aldatu