Añarbe

Nafarroa Garaiko eta Gipuzkoako erreka

Añarbe[1] Euskal Herriko erreka da, Urumearen eskuinaldeko adarra, Nafarroa Garaia eta Gipuzkoan zehar doana. 25,7 kilometro luze da, eta 64 kilometro koadroko arroa dauka.[2][3] 14 kilometroan Nafarroa Garaiaren eta Gipuzkoaren arteko muga egiten du.

Añarbe
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera25,7 km
Geografia
Map
Koordenatuak43°13′35″N 1°46′17″W / 43.226519°N 1.771322°W / 43.226519; -1.771322
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Hidrografia
Arroaren azalera64 km²
IturburuaArtikutza
Bokalea
()
Urumea

Añarbeko urtegiak presatzen du erreka Urumeara isuri baino lehen. Bestalde, goialdean zegoen Enubietako presa 2019an ezabatu zuten.[4]

Geografia

aldatu

Añarbek Enubietako erreka izena hartzen du goi-ibilguan.[5] Almendruitzen du iturburua, Goizuetako Artikutza barrutian, eta 25 kilometroko ibilbidea egiten du Urumearekin elkartu baino lehen.[6] Ibaiadar nagusiak ezkerretik batzen zaizkio: Urdallu (6 km) eta Elama (8 km) Artikutzan bertan, eta Altuetaren magaletik datorren Burugorriko erreka beherago.[2][7]

Erreferentziak

aldatu
  1. 166. araua: Euskal Herriko ibaiak. euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2025-1-10).
  2. a b Río Añarbe. chcantabrico.es (Noiz kontsultatua: 2025-1-10).
  3. Añarbeko presa. agasa.eus (Noiz kontsultatua: 2025-1-10).
  4. Atristain Vega, Miren. Enobieta erreka leheneratzeko bidea irekiz. Elhuyar, 2021/12/01, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2025-1-10).
  5. Enubietako erreka. euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2025-1-10).
  6. Añarbe arroa: kalitate bikaina duen ura. agasa.eus (Noiz kontsultatua: 2025-1-10).
  7. Burugorriko erreka. euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2025-1-10).

Kanpo estekak

aldatu