3 Junon

asteroide
3 Juno» orritik birbideratua)

Junon (latinez: Iūno), Minor Planet Centerren katalogoko sisteman 3 Juno bezala izendatua, aurkitu zen hirugarren asteroidea da, eta asteroide gerriko nagusiko handienetako bat da, S motakoen artean bigarren astunena delarik. 1804ko irailak 1ean aurkitu zuen Karl Ludwig Harding astronomo alemaniarrak, eta Junon izenarekin izendatu zuen erromatar mitologiako Junon jainkosaren omenez.

3 Junon 
Behaketa
Itxurazko magnitudea (V)11,61
Magnitude absolutua5,18
Gorputz-gurasoaEguzkia
AurkitzaileaKarl Ludwig Harding (mul) Itzuli
Aurkikuntza-data1804ko irailaren 1a
Aurkikuntza-lekuaLilienthal Observatory (en) Itzuli
Planeta txikien taldeaAsteroide gerrikoa
Honen izena daramaJunon
Orain duen posizioa ikusi
Orbitaren ezaugarriak
Apoapsis3,3531642533004 AU
Periapsis1,9853619608807 AU
Ardatzerdi handia2,6692631089383 AU
Eszentrikotasuna0,25621346370583
Orbita-periodoa1.592,888961945 egun
Batezbesteko anomalia37,023113422964 °
Makurdura orbitala12,9817 °
Goranzko nodoaren luzera169,83916688158 °
Periapsiaren argumentua247,73793379609 °
Ezaugarri fisikoak
Diametroa233,92 km eta 246,596 km
Masa28.200.000.000.000.000.000 kg
Dentsitatea2,98 g/cm³
Albedoa0,2383
0,214
Mota espektralaS motako asteroide
Behin-behineko izendapenakA804 RA
Nabigazioa
« 2 Palas • 4 Vesta (mul) Itzuli »
Tamaina konparaketa: Lehen 10 asteroideak, gure Ilargiarekin alderatuak. Junon, ezkerretik hasita hirugarrena da.
Artikulu hau asteroideari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Juno».

Ezaugarriak

aldatu

Junon, asteroiderik handienetako bat da, asteroide gerrikoaren masa osoaren %1a baitu. Gerrikoko asteroide guztiak tamainarengatik sailkatuz gero, hamargarrena da, eta 15 Eunomiarekin lehiatzen da S motako asteroide harritsuen artean handiena izateko ohoreagatik, estimaziorik berrienek, Juno bigarren postuan jartzen duten arren.

S motako asteroideen artean, biziki isladatzailea da, bere azaleraren ezaugarri ezberdinak adieraz ditzakeena. Isladakortasun handi honek, berez, asteroide gerrikoaren barne ertzean aurkitzen ez den gorputz batentzateko bere magnitude bisual nahiko altua azaltzen du. Junok, oposizio onean, +7,5eko magnitudea izan dezake, Neptuno edo Titan baino distiratsuagoa delarik, eta askoz handiagoak diren 10 Higia, 52 Europa, 511 Davida eta 704 Interamnia bezalako asteroide handiagoak baino lehenago aurkitu izana. Baina, hartzen dituen posizio gehienetan, +8,7ra iristen da, prismatikoekin ere ia ikus ezin daitekeena, eta elongazio txikiagoetan, 3 hatzbeteko teleskopio bat behar da ikusi ahal izateko. Asteroide hau, Juno familiako asteroideen artean handiena da.

Hasieran, planetatzat hartu zuten, Zeres, Palas eta Vesta bezala. Gerora, berriz, asteroidetzat sailkatu zuten, aipaturiko beste hirurekin batera, askoz asteroide gehiago aurkitu zirenean. Juno txikia eta forma ez erregularrekoa duenez, planeta nanotzat sailkatua izatetik at utzi zuten, Nazioarteko Astronomia Batasunaren sailkapenaren arabera.

Junok, Eguzkitik, Zeres eta Palasek baino zertxobait hurbilago orbitatzen du. Bere orbita, arinki okertua dago ekliptikarekiko 12ºtan, baina, bere eszentrikotasuna, Plutonena baino handiagoa da. Eszentrikotasun handi honek, perihelioan, Eguzkitik Vesta baino hurbilago eramaten du, eta, afelioan, Zeres baino urrunago. Junok, ezagutzen zen edozein gorputzen orbitarik eszentrikoena zuen 1854an Polimnia izeneko asteroidea aurkitu zen arte. Hala ere, 200 kilometro baino gehiagoko diametroa duten asteroideen artean, soilik 324 Bambergak du orbita eszentrikoago bat.

Junok, progrado norantzan biratzen du, ipar poloa, honako koordenatu ekliptiko hauetara apuntatzen ari delarik: (β, λ) = (27°, 103°) 10ºko errakuntza aukera batekin. Honek, bere ekliptikaren zeihartasuna, 51ºkoa izatea eragiten du.

Junoren zaleraren ikerketa espektroskopikoek, Juno, jatorri kontrito ohikoko gorputz bat dela ondorioztatzea ahalbidetzen dute, meteorito harritsuen ohiko talde bat, burdina dutena, olibinoa eta piroxenoa bezalako silikatoekin. Lurrazalean erregistraturiko tenperaturarik altuena, 293º Kelvinekoa da, 2001eko urriak 2an erregistratu zena. Heliozentrikoaren distantzia ere kontutan hartuz, gehienezko estimazioa 301º Kelvinekoa da (+28 °C) perihelioan.

Izpi infragorrizko irudiek, Junok, 100 kilometro inguruko zabalera duen krater bat duela adierazten dute, geologikoki gaztea den talka baten ondorio dena.

Datuak

aldatu

Junori buruzko datu garrantzitsu batzuk honako hauek dira:

  • Juno, izar bat ezkutatzen ikusi zen lehen asteroidea da. Juno, izar ahul baten aurretik (SAO 112328) igaro zen 1958ko otsailak 19an. Ordutik, Junoren zenbait ezkutaketa ikusi dira, horietatik ospetsuena, 1979ko abenduak 11n, 18 behatzailek erregistratu zutena.
  • Marteren orbitatik edo honen azaleraren gainetik igarotzen diren espazio-ontzien irrati seinaleak, Martitzek Junoren mugimenduan eragiten dituen perturbazio txikien bidez asteroidearen masa estimatzeko erabili dira.
  • James Hiltonek eginiko ikerketa batek, Junok, 1839 inguruan bere orbita arinki aldatu izana oso litekeena dela iradokitzen du, Junoren ondotik igaro zen oraindik identifikatu gabeko asteroide batek eragindako perturbazioaren ondorioz. Askoz aukera gutxiago dituen azalpen bat, tamaina handiko objektu baten talka da.
  • 1996an, Junoren irudiak hartu zituen Hooker Teleskopioak, Mount Wilson Behatokian dagoena, optika egokitzaileak erabiliz. Irudiek, errotazio periodoaren fase guztiak hartu zituzten, eta forma ez erregular bat (bikortsua) adierazi zuten, ezaugarri ilunekin, non krater bat nabari zitekeen.

Juno zientzia fikzioan

aldatu
  • Eon, Greg Bearrek 1985ean argitaratutako eleberri bat da. Eleberri honetan, Juno, Thistledown izenarekin agertzen da.
  • Mobile Suit Gundam, 1979ko anime bat da, Yoshiyuki Tominok zuzendua. Bertan, Juno Asteroidea, Ilargia II bezala berrizendatua, ilargiaren orbitan jarria izan da, Ilargiaren parean, espazio kolonia bat eraikitzeko materialak hornitzeko asmoz.


Aurrekoa
2 Palas
Asteroidea
1804ko irailak 1ean aurkitua
Ondorengoa
4 Vesta

Kanpo estekak

aldatu