Ireki menu nagusia
2007 << 2008ko Andaluziako Itzulia >> 2009
Sailkapenak 5 etapa, 802,8 km
Nagusia Espainia Pablo Lastras
Mendia Espainia José Antonio López Gil
Erregulartasuna Italia Alessandro Petacchi
Tarteko helmugak Espainia José Antonio López Gil
Konbinatua Espainia Pablo Lastras
Taldeak Espainia Caisse d'Epargne

2008ko Andaluziako Itzulia txirrindularitza itzuli honen 54. edizioa izan zen. 2008ko otsailak 17 eta 21 artean ospatu zen, 5 etapatan banatutako 802,8 kilometroko ibilbidea eginez. Proba Benahavisen hasi eta Kordoban amaitu zen.

91 txirrindularik parte hartu zuten 7 txirrindulariko 13 taldetan banatuta, proba 72k amaitu zutelarik.

Garailea izan zen Pablo Lastrasek proba, bataz beste, 39,058 kilometro orduko abiaduran bete zuen, sailkapen konbinatua ere irabaziz. Erregulartasunaren sailkapena Alessandro Petacchirentzat izan zen, mendikoa eta tarteko helmugena José Antonio López Gilentzat, eta taldekakoa Caisse d'Epargnentzat. Andaluziarrik hoberena José Alberto Benítez izan zen, sailkapen nagusian 18. amaitu zuena.

5 etapetatik 3.etik 5.erartekoak Alessandro Petacchik irabazi zituen, baina dopingagatik suspenditua geratu ondoren etapa garaipen horiek kendu egin zizkioeten etapa horietan bigarren geratu zirenei emateko.

EtapakAldatu