2001eko Korrika edo 12. Korrika Euskal Herrian zehar ospatzen den Korrika jaialdiaren hamabigarren edizioa izan zen. AEK elkarteak antolatu zuen eta ekitaldi honetan Euskal Herriko Bertsozale Elkartea omendu zen.[1] Mundu bat euskarara bildu leloa izan zuen.

2001eko Korrika
Irudia
LeloaMundu bat euskarara bildu
EreserkiaBig Beñat

Motalasterketa
Honen parte daKorrika
Denbora-tarte2001eko martxoaren 29a - 2001eko apirilaren 8a
HerrialdeaEuskal Herria
AbiapuntuGasteiz
HelmugaBaiona
Lanaren edo izenaren hizkuntzaeuskara

Omendua aldatu

Edurne Brouardek honela azaldu zuen Euskal Herriko Bertsozale Elkartea omentzearen arrazoia:[2]

"Bertsolaritzak jakin du aro berrietara moldatzen.
Beti ere, sustraiei eta izateko moduari ukapenik egin barik.
Bertsolaritzak ondo irudikatzen du aurtengo Korrikaren mezua.
Gainera, merezi du bertsolaritzak Euskal Herriaren omenaldia".

Ibilbidea aldatu

Gasteizen martxoaren 29an abiatu zen eta Baionan apirilaren 8an bukatu. Alaveseko jokalaria zen Antonio Karmona bermeotarrak egin zuen lehenengo kilometroa. Honen lekukoa Juan Jose Ibarretxe lehendakariak hartu zuen, korri egin duen lehendakari bakarra da oraindik ere. Omendua Bertsozale Elkartea izanik azken erreleboa Euskal herriko txapelduna zen Andoni Egañak egin zuen, mezua ere berea baitzen.

Omenaldia gauzatzeko ekitaldia Donostiako Kursaal jauregian egin zen, berritzailea zen formato batean. Ekitaldia bera grabatu ere egin zen eta bideo formatuan atera Koldo Izagirreren testua oinarri eta Eneko Olasagastiren zuzendaritzapean.[3]

Korrika Kulturala aldatu

Aurreko urtean bezala, Korrika hasi baino bi hilabete lehenago aurkeztu ziren Korrikaren inguruan antolaturiko ekintzak, bai eta abestia eta bideoklipa ere.

Abestia aldatu

Fermin Muguruzak egin zuen abestia Big Beñat izenekoa, eta euskal tradizioa XXI menderekin uztartzeko ahalegin bikaina egin zuen. Arrakastarik handiena izan duen bideoklipa izan da.[4]

Korrika badator!
Yeah! yeah! yeah! yeah! yeah!
Badator!
Korrika, herri bat mugimenduan
Badator ta Big Beñatentzat
Beste ezinezko misio bat
Mundu bat bildu da kontsigna
Ezin huts egin gure antiheroiak
Big beat-a erritmo erraldoiaz
Nor ez du martxan jarriko horrelako deiak?

Gas-Gasteiztik
Bai-Baionarat
Mende berri bat hasteko dugu Korrika
Buruan mundua, makina jendea
Pentsatu globalki ta ekin lokalki ez al da?
Euskaldunak gara eta mundukideak
Uniformetasunetik at gizakiak
Ez kasko transgenikoak ez zenbakiak
Bizirik, mugaegunik ez baitu euskarak
Modernizatzea bada izan gisakoa
Barra kodea tatuatu nire ipurdian

Begira ezazu... Big Beat Beñat
Begira ezazu... Big Mac Behera
Korrika Badator... Big Beñat buru
Uh, uh, uh, uh, uh, uh...
Mundu bat bildu! (errepika)

Macdonalizazioa, kultur globalizatua
kontsumitu plastikoa, janari azkarra bezala
Uztartzea da bat, bestea ezarpena
Elkartrukatu edo derrigortu ereduak
Big Beñat, babarrunak eta aza popularra
Suge tako mexikarra eta pa amb tomàquet
Gazta eta intxaurrak, Lurra ez baita zolua
Bazter dezagun behingoz kaka zahar-zaharra

Begira ezazu... Big Beat Beñat

Ttipi ttapa, ttipi ttapa... KORRIKA
Ttipi ttapa, ttipi ttapa... KORRIKA

Erreferentziak aldatu

  1. Atsedenik gabe korrika. (Noiz kontsultatua: 2017-09-02).
  2. «BIG BEÑAT-EK BIG MAC-A JAN GURA DU» Argia (Noiz kontsultatua: 2017-09-01).
  3. Korrika - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2017-08-31).
  4. galeguia. (2009-01-20). Fermin Muguruza - Big Beñat. (Noiz kontsultatua: 2017-09-01).

Kanpo estekak aldatu