1994ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak

1994ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak gertakari honen 12. Edizioa izan zen. Abenduaren 1etik 21era arte ospatu zen Zelaitxo aretoan. Hala ere, herriko kiroldegian, udaletxean eta Enparan dorretxean ere antzezlan eta ekintza batzuk egin ziren.

1994ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak
Irudia
1994ko liburuxka osoa. Egin klik irakurtzeko.
Motaantzerki festibal
Honen parte daAzpeitiko Euskal Antzerki Topaketak
Denbora-tarte1994ko abenduaren 1a - 1994ko abenduaren 21a
1993
KokalekuAzpeitia

Aipagarria da urte honetan udalari esker lau lan ekoiztu zirela, horien estreinaldia topaketetan eginez. Antolatzaileen barne-dokumentuetan garrantzia ematen zaio koprodukzioari, laguntza horren bidez antzerki taldeek beraien obrak topaketetan estreinatzea ekartzen baitu gehienetan.

Edizio honetan Katalina Eleizegi omendu zuten, bere bizitzari buruzko liburuxka argitaratu zen eta irrati lehiaketa ere idazle honi buruzkoa izan zen, irratsaio hauek Herri Irratian izan izan ziren entzungai. Gainera, "Emakume egileak euskal antzerkian" izenpean, omenaldia egin zitzaien Janamari Malharin, Miren Nekane Arrizabalaga eta Maria Arizmendiri ere. Udalak liburuxka bana argitaratu zuen bakoitzari buruzkoa.

1994ko Ikusleen sari berezia Maskarada Taldeak irabazi zuen eta kartelaren egilea Iñaki Aliste izan zen, lehiaketa bidez.

1994ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetako kartela

Irrati lehiaketan Azpeitiko Jesusen Alabak Ikastetxeak irabazi zuen DBH lehenengo zikloko lehen saria eta Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolak eta Ataungo Jose Migel De Barandiaran eskolak bigarrena banatu zuten. Bigarren zikloko lehen saria Karmelo Etxegarai Ikastolak irabazi zuen eta bigarrena Andoaingo Aita Manuel Larramendi Ikastolak.

Antzezlanak aldatu

Antzezlana Konpainia Egilea Zuzendaritza Aktoreak Bestelakoak
Katuen testamentua Oskorri, Kukubiltxo eta Kepa Junkera Kiroldegian
Oleanna In Fraganti David Mamet Zuzendaria: Edi Naudo

Zuzendari laguntzailea: Idoia Sagarzazu

Juan Luis Mendiaraz, Olatz Beobide Estreinaldia.

Itzulpena: Jose Luis Agote

Musika: Pascal Gaigne

Errenta Bederen 1 Ramon Agirre Zuzendaria: Ramon Barea

Zuzendari laguntzailea: Isidoro Fernandez

Ramon Agirre, Xabier Agirre, Maribi Arrieta, Amaia Lizarralde Estreinaldia

Itzultzaileak: Beatriz Zabalondo, J.L. Aranguren "Txiliku"

Musika: Toni Villar

Ernesto izatearen garrantzia Maskarada Taldea Oscar Wilde Carlos Panera Asier Ormaza, Jokin Oregi, Ane Aseginolaza, Esther Uria, Maite Arrese, Txetxu Altolagirre, Eneritz Artetxe, Aitor Argote Estreinaldia.

Itzulpena: Patxo Telleria

West side isteria Antxieta Antzerki Taldea Inazio Tolosa, Edi Naudo Pilar Aizpitarte, Aintzane Aranbarri, Idoia Uranga, Itsaso Oruesagasti, Iñaki Bergara, Iñigo Agirre, Imanol Guridi, Asier Agiriano, Juan Antonio Zurdo, Jokin Martinez Estreinaldia
Zubipeko Swing, Zubipeko Futin Band

Eskola antzerkiak aldatu

Antzezlana Ikastetxe edo Taldea
Orreagako lapurreta Getariako Iturzaeta Herri Eskola
Sorginen irrintzia Gernikako Allende Salazar Herri Ikastetxea
Zirku gernikarra
Amamaren urtebetetzea Orozko Herri Ikastetxea
Hamelingo txirularia Gasteizko San Ignacio Herri Ikastetxea
Ipotxaren etxea
Gaztelu miresgarria
Tiburtzio sarjentua Usurbilgo Udaberri Ikastola
Ezkondu bai, baina norekin?
Restaurantean
Hau astinaldia! Azkotiko Floreaga-Salesiar Ikastetxea

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu