David Mamet (Chicago, Illinois, 1947) Estatu Batuetako antzerki-idazle, zuzendari eta gidoigilea da. Gaztetan familia-arazoak izan zituen, eta adituen ustez, garai hartako gertaera lazgarriek eraginda hartu zuen bere obretako gai nagusitzat gizakiaren alienazioa. Vermonteko Goddard Collegen lizentziatu zen, eta 1971-1973 urteen artean bertako antzerki-irakasle izan zen. Lotura estua izan zuen Chicagon sorturiko antzerki-mugimenduarekin. Bere lanetan Estatu Batuetako kulturako mitoen (arrakasta ekonomikoa, maitasuna, familia) biktima bihurturiko pertsonaiak dira protagonista, baina, gertaeren eta pertsonaien gainetik, arreta berezia eskaintzen dio Mametek hizkuntzari, elkarrizketari; sintaxi bikaina sortu du, eta erritmo biziko elkarrizketa lagunartekoa erabili du eta gogoetak txertatu ditu.

David Mamet

Bizitza
JaiotzaChicago1947ko azaroaren 30a (76 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Lindsay Crouse  (1977 -  1990)
Rebecca Pidgeon  (1991 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaGoddard College (en) Itzuli
Neighborhood Playhouse School of the Theatre (en) Itzuli
Francis W. Parker School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, film-zuzendaria, antzerkigilea, zinema ekoizlea, idazlea, aktorea, eleberrigilea, poeta, antzerki zuzendaria, telebista-ekoizlea eta errealizadorea
Enplegatzailea(k)Columbia Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Writers Guild of America, East (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaJudaismo erreformista

IMDB: nm0000519 Allocine: 11789 Rottentomatoes: celebrity/david_mamet Allmovie: p100953 TV.com: people/david-mamet IBDB: 5000
Twitter: DavidMamet Musicbrainz: 526f5973-9501-4788-b69c-e35ca7462095 Discogs: 3301911 Edit the value on Wikidata

1975 inguruan lortu zuen ospea Duck Variations etaSexual Perversity in Chicago antzerki laburrekin (1975) eta, batez ere, 1977an Broadwayn antzeztu zen American Buffalo amerikar kapitalismoak sustatzen dituen balioen hutsaltasuna nabarmentzen dituen obrarekin; azken lan horrekin harridura sortu zuen bere estetika ilun, hizkera garratz eta elkarrizketa gordinengatik. 1983an Glengarry Glen Ross estreinatu zuen Londresko Antzoki Nazionalean. Aipagarriak ditu, orobat, A Life in the Theatre (1977, Bizitza bat antzerkian), Speed-the-Plow (1988), Oleanna (1993) eta The Cryptogram (1995, Kriptograma), azken hau 1990eko hamarraldiko lan gehienak bezala, kutsu autobiografikokoa. Gidoigile eta zuzendari gisa lan egin du Hollywooden, eta bere lanak zinemarako egokitu ditu; azpimarratzekoak dira The Verdict (1982), The Untouchables (1987), American Buffalo (1996), Glengarry Glen Ross (1992) gidoiak eta egokitzapenak eta House of Games (1987), Things Change (1988), Homicide (1991), The Spanish Prisoner (1997), Ronin (1997) eta Hannibal (2001) filmak.

Azken urteetako lanei dagokienez, 2010ean, Come Back to Sorrento filmerako gidoia idatzi zuen, eta 2011n The Anarchist antzezlana.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David Mamet  


  Artikulu hau Illinoisko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.