Özlem Türeci

jatorri turkiarreko mediku, ikertzaile, immunologo eta enpresaburu alemaniarra

Özlem Türeci (Lastrup, Saxonia Beherea, Alemania, 1967ko martxoaren 6a) jatorri turkiarreko mediku, ikertzaile, immunologo eta enpresaburu alemaniarra da,[1] BioNTech-en sortzaileetako bat eta mediku-zuzendaria. 2020an, Türecik eta bere taldeak SARS-CoV-2aren aurkako txerto bat garatu zuten, RNA mezularian oinarritua.[2]

Özlem Türeci

(2019)

BioNTecheko chief medical officer (en) Itzuli

2008 -

Johannes Gutenberg University Mainz (en) Itzuli professeur des universités (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaSiegen1967ko martxoaren 6a (57 urte)
Herrialdea Alemania
Talde etnikoaTurks in Germany (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Uğur Şahin (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSaarland University (en) Itzuli
Werner-von-Siemens-Gymnasium (en) Itzuli
Hizkuntzakturkiera
alemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakikertzailea, ekintzailea, medikua eta immunologoa
Enplegatzailea(k)BioNTech
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
IMDB: nm12398713 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Özlem Türeci Saxonia Behereko Lastrupen jaio zen, guraso turkiarrak zituen eta «turkiar prusiartzat» du bere burua. Aitak zirujau lan egiten zuen Lastrupeko ospitale katoliko txiki batean.[3][4]

Sarreko Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean doktoretza lortu zuen minbizi zelulentzako immunoterapia tratamenduari buruzko tesi batekin.[5]

2002an Türeci beste ikertzaile biomediko batekin ezkondu zen eta bikoteak alaba bat du.[3][6] Ezkontza egunean, zeremoniaren ondoren, laborategira itzuli ziren lanera.[7]

Bere senarrarekin batera ehun lagun alemaniar aberatsenen artean sartu zuten, biek sortu zuten enpresaren salmentaren ondorioz.[6]

SPDko Renania-Palatinatuko talde parlamentarioak proposatuta, 2022an Alemaniako presidentea aukeratzeko 17. Batzar Federalean bozkatzeko eskubidea izan zuen.[8]

Lan ibilbidea

aldatu

BioNTech-en sortzaileetako bat eta zuzendari medikoa da. Alemaniako Mainz herrian egoitza duen Minbiziaren Immunoterapiarako Elkarteko (CIMT) presidentea ere bada.[9] Rin-Meno eskualdeko Banakako Esku-hartze Immunearen Klusterraren sortzaileetako bat izan zen, eta Mainzeko Unibertsitateko hizlaria da.[10][11][12][5][13]

Minbiziaren aurkako immunoterapian aitzindaria da, eta RNA mezularian oinarritutako minbiziaren aurkako txerto indibidualizatuen garapenean lan egin du.[1]

2001ean, Türecik Ganymed Pharmaceuticals fundazioan parte hartu zuen, bertako zuzendari zientifiko gisa, eta 2008an zuzendaritza exekutiboaz arduratu zen.[5] Ganymed, 2016an, Astellas Pharmaren filiala izatera pasa zen 1.300 milioi euroren truke erosi ondoren, eta Alemaniako industria bioteknologikoan ordura arte egindako erosketa handiena izan zen.[1]

COVID-19ren aurkako txertoa

aldatu

COVID-19aren pandemian, Türecik SARS-CoV-2 COVID-19a eragiten zuen birusaren aurkako txerto baten bila jardun zuen, Pfizerrekin batera.[11] 2020ko azaroaren 11n, Pfizerrek jakinarazi zuen Tozinameranek, Türecik eta bere taldeak garatutako txertoak, % 90etik gorako eraginkortasuna zuela birusaren aurkako immunitatea emateko.[7]

Sariak

aldatu
  • 2005ean, Alemaniako Immunologia Elkartearen Georges Köhler Saria.[14][15]
  • 2020an, Alemaniako Jasangarritasun Nazionalaren Saria, Ohorezko Saria.[16]
  • 2020an, Kataluniako Nazioarteko Saria.
  • 2020an, Financial Times-en Urteko pertsona.[17]
  • 2021ean, Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Asturiasko Printzesa Saria Katalin Karikó, Drew Weissman, Philip Felgner, Uarki Šur Šahin, Derrick Rossi eta Sarah Gilbertekin batera COVID-19aren pandemiari aurre egitera bideratutako ekarpen zientifikoagatik eta ordura arte, «Modu independentean, onartutako txertoren bat garatzen lagundu dute, guztiak estrategia ezberdinetan oinarrituta, S proteina baitute zuri arrunt gisa».[18]
  • 2022an, Werner von Siemens Ring.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Rodríguez Fernández, Clara. (9 de octubre de 2017). «The Woman Developing the Next Generation of Cancer Immunotherapy» Labiotech.eu.
  2. «Premios Princesa de Asturias: Özlem Türeci, artífice de la vacuna de Pfizer» womennow 2021-10-21.
  3. a b Oltermann, Philip. (9 de noviembre de 2020). BioNTech's Covid vaccine: a shot in the arm for Germany's Turkish community. .
  4. «Uğur Şahin and Özlem Türeci: German 'dream team' behind vaccine» the Guardian 10 de noviembre de 2020.
  5. a b c «Leadership» BioNTech.
  6. a b Spotlight: The Turkish-German 'dream team' couple behind Pfizer's COVID-19 vaccine. 9 de noviembre de 2020.
  7. a b Gelles, David. (10 de noviembre de 2020). The Husband-and-Wife Team Behind the Leading Vaccine to Solve Covid-19. ISSN 0362-4331..
  8. Landtag Rheinland-Pfalz. (15 de diciembre de 2021). Drucksache 18/1875. .
  9. «CIMT» CIMT.
  10. Cluster for Individualized Immune Intervention (Ci3) e.V.. .
  11. a b German pharma company BioNTech nears coronavirus vaccine. 9 de noviembre de 2020.
  12. Oltermann, Philip. (9 de noviembre de 2020). Hopes rise for end of pandemic as Pfizer says vaccine is 90% effective. .
  13. Chairpersons – Cluster for Individualized Immune Intervention (Ci3) e.V.. Cluster for Individualized Immune Intervention (Ci3) e.V..
  14. «Erfolgreiche Suche nach Tumormarkern» Ärzte Zeitung (Springer Medizin) 2005-10-13.
  15. Koehler-Preis. Deutsche Gesellschaft für Immunologie.
  16. «Deutscher Nachhaltigkeitspreis: Startseite» Deutscher Nachhaltigkeitspreis.
  17. Miller, Joe. (16 de diciembre de 2020). «FT People of the Year: BioNTech’s Ugur Sahin and Ozlem Tureci» Financial Times.
  18. Las vacunas contra la COVID-19, premio Princesa de Asturias de Investigación Científica y Técnica. Radiotelevisión Española 23 de junio de 2021.

Kanpo estekak

aldatu