Tozinameran, BNT162b2 kodea duen COVID-19aren aurkako txertoa da, Pfizer konpainia farmazeutiko estatubatuarrak sortua, BioNTech enpresa bioteknologiko alemanarekin batera [1]. ARNan oinarritutako txertoa da, koronabirusaren (SARS-CoV-2) S proteina (birusaren bilgarrian dagoen proteina, espikula itxurakoa, infektatutako zeluletara atxikitzeko balio duena) kodetzen duena. ARN hori nanopartikula lipidikoetan dago kapsulatuta.

Tozinameran
MotaCOVID-19aren aurkako txertoa eta RNA txerto
Erabilera
Hartzeko bideaintramuscular injection (en) Itzuli
Identifikatzaileak
CAS zenbakia2417899-77-3
MeSHD000090982
RxNorm2468230
UNII5085ZFP6SJ

Txerto honen ekintza-mekanismoa ARNan oinarritutako txertoena da: birusaren material genetikoa pertsona batengan sartzean, giza-zelulek birusaren S proteina ekoizten dute. Horrek immunitate-sistemaren aktibazioa eragiten du, eta S proteinaren aurkako erantzun immunea piztu (antigorputzak eta T linfozitoen sorrera) [2] [3]. Antigorputz eta linfozito mota horiek izango dira birusaren balizko infekzio bat deuseztatuko dutenak, eta babesa emango dutenak.

2020ko azaroaren 9an 43.538 boluntarioekin egindako entsegu baten emaitzak ezagutarazi ziren. Entsegu horrek agerian jarri zuen txertoak %90 baino gehiagoko eraginkortasuna zuela COVID-19 prebenitzeko [4]. Txertoa bi dositan jartzen da, hiru asteko aldearekin dosien artean. Entsegu hartako boluntarioek izan zituzten albo-ondorioak arinak izan ziren, mina injekzio-puntuan, nekea, buruko mina eta sukar arina ohikoenak izanik.

2020ko abenduaren 11an Amerikako Estatu Batuen sendagai-agentziak Tozinameranen erabilera onartu zuen. Beste hainbeste egin zuten hurrengo egunetan beste herrialde askoren sendagai-agentziek, eta Sendagaien Europako Agentziak (EMA) abenduaren 21ean bere oniritzia eman zuen [5]. 2020ko abenduaren 27an Europar Batasuneko hainbat estatutan hasi zen txertoa erabiltzen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu