Étienne Méhul

Étienne Nicolas Méhul (Givet, Ardenak, Frantzia, 1763ko ekainaren 22a - Paris, Frantzia, 1817ko urriaren 18a) frantses musikagilea izan zen. Eragin handia izan zuen frantses operaren aurrerabidean, eta XIX. mendearen hasierako musikagileen bidea ireki zuen.

Étienne Méhul
Méhul.jpg
Bizitza
Jaiotza Givet1763ko ekainaren 22a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1817ko urriaren 18a (54 urte)
Hobiratze lekua Père Lachaise hilerria
Heriotza modua : tuberkulosia
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) Wilhelm Hanser Itzuli
Jean-Frédéric Edelmann Itzuli
Ikaslea(k) Joseph Daussoigne-Méhul Itzuli
Fromental Halévy Itzuli
Louis-Barthélémy Pradher Itzuli
Jarduerak
Jarduerak musikagilea eta organista
Lan nabarmenak Chant du départ Itzuli
Uthal Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Académie des Beaux-Arts Itzuli
Mugimendua musika klasikoa
erromantizismoa
Genero artistikoa opera
Sinfonia
IMDb nm0617579
Méhul signature.jpg
Bere hilobia Parisen

BiografiaAldatu

Glucken eta Cherubiniren eraginez musika dramatikoa idazten hasi zen, eta 1787-1822. urteetan berrogei operatik gora ondu zituen, gehienak Opera Komikoan antzeztuak.

Hauek dira Méhulen lanik arrakastatsuenak: Le Jeune Henri (1797), Les Deux Aveugles de Tolède (1806, "Toledoko bi itsuak"), Uthal (1806) eta Joseph (1807).

Balletak, ahotserako lanak, orkestrarako lanak, ganberako musika eta pianorako lanak ere idatzi zituen. Ausart agertzen zen harmonian, eta dramagile eta orkestratzaile dohain bereziak zituen. Orkestraren zeregina azpimarratu zuen operetan.

ErreferentziakAldatu