Zuzenak

Kirol inklusibozko taldea

Zuzenak edo Zuzenak Fundazioa Gasteizko kirol talde paralinpikoa da. Bere helburu behiena kirol egokitua sustatzea da. Desgaitasunen bat duten pertsonentzat beren-beregi sortutako jardueren eskaintza zabala garatu du: kultura, gizartea eta kirolarekin lotutako jardueren programak.[1]

Zuzenak
Datu Orokorrak
Barne egitura
Bestelakoak
Webguneahttps://www.fundacionvital.eus/eu/zuzenak-fundazioa

Vital Fundazioak ematen dio izena bere ikur nagusiari, saskibaloi egokituko taldeari, hain zuzen ere. Gainera, bi erakundeen arteko harreman estuari esker, askotariko jarduerak antolatzen dira (txirrindularitza, tiro olinpikoa, mahai-tenisa, badmintona...).

Tailerrak ere antolatzen dituzte: pilatesa, urpeko igeriketa, lasaitzeko ariketak, musikoterapia eta aisialdiarekin loturiko beste hainbat ekintza barne hartzen dituena. Ekimen horiekin guztiekin lortu nahi dena herritarren sentsibilizazioa areagotzea da.

Erreferentziak

aldatu
  1. Garmendia Etxeberria, Aitor. (2024-07-20). «Zuzi olinpikoaren keak uzten duen lorratzaz» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.