Zuriñe Bedialauneta Gomez

Zuriñe Bedialauneta Gomez (Ondarroa, 1968) atleta ohia da. Gaur egun emakume beteranoen arraun taldeko kide da. [1]

Biografia aldatu

Zuriñe Bedialauneta Gómez Lehen Hezkuntzako bosgarren mailan hasi zen atletismoan Jose Mari Naberanekin, Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolan. Saturraranen eta Zubi Zahar Herri Ikastolan entrenatzen zuten.

Lana zela-eta Naberanek entrenatzaile lanak utzi zuenean, Ondarroako atleta gazteak Atletico San Sebastianera, Donostiara, bideratu zituen. Bere kirol ibilbidean Gipuzkoako Foru Aldundiak diru laguntza eman zion. Etorkizun oparoa zeukaten gazteei bideratutakoa zen laguntza. Taldeak hartu zuen laguntza hori, eta gastuak kubritzeko erabili zituen, esate baterako, gazteen bidaiak.

Bedialaunetak Atletico San Sebastianen jarraitu zuen 1990. urtera arte.

Urte hartan Sopelako Ander Deuna ikastolan hasi zen lanean, eta ama izan zen. Atletismoa utzi zuen dena uztartzeko ezintasunagatik.

 
Zuriñe Bedialauneta Gomez

Nahiz eta 1990. urtean amaitu atletismoko ibilbidea, kirola egiten jarraitu zuen. Gaur egun, jarduera fisikoari eusten dio. Ondarroan emakume beteranoen arraun taldea atera dute, eta bertan dabil.

  1. «Atletismotik arraunera» 11barri (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).