Artikulu hau gaztagintzako ontziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zumitz (argipena)».

Zumitz edo gazta-zumitza, edo gaztanontzi mota bat da, artzainek gazta egiteko erabili ohi duten ontzia.

Castrojerizen (Burgos, Espainia) artzainek erabilitako zumitz bat.

Iberia iparraldean duela lau milurteko aztarnak aurkitu izan dira, ontzi hauek erabili izan direla iradokitzen dutenak[1].

Zumez edo beste zur batzuekin egina izan ohi zen, baina erabili izan dira baita ere zeramikoak, eta 20. mendetik aurrera, baita metalezkoak eta plastikoak ere[2]. Euskal Herrian gehienbat egurrezkoak erabili izan dira (pagoa, haritza, gaztainondoa eta abar), eta formaz zilindrikikoak[3].

Erreferentziak aldatu

  1. «ANTECEDENTES HISTORICOS DEL QUESO EN CASTILLA Y LEON / Marcos Minguez, María Jesús | Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes» www.cervantesvirtual.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
  2. «zumitz - Orotariko Euskal Hiztegia bilaketa» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
  3. Domingo, Itxaso; Telleria, Laura; Atxa, Ariane; Campillo-Robles, Jose Miguel. (2019-05-02). «Gaztagintzako prentsaketa-teknikak: gure arbasoetatik gaur egunera arte» Ekaia. EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria 0 (35)  doi:10.1387/ekaia.19681. ISSN 2444-3255. (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).

Kanpo estekak aldatu