Arku-zubi

Zubi arkudun» orritik birbideratua)

Arku-zubia arku bidez eratutako zubia da, hau da, taula arku baten gainean edo arku batetik zintzilik jarriz egiten dena.[1] Taula edo oholtza egitura nagusi horretan bermatuta edo bertatik esekita egon daiteke, edo bien konbinazio bat, zubi arkudun mota desberdinak eratuz.

Garesko zubi erromanikoa, Arga ibaia zeharkatuz (Nafarroa).

Zubiaren pisua eta erabilera-gainkargak arkuaren konpresioz transmititzen dira euskarrietarantz, non bultzada horizontal eta karga bertikal bihurtzen diren. Normalean, arkuaren lerdentasuna (gezi maximoaren eta argiaren arteko erlazioa) handia da, eta hortaz esfortzu horizontalak bertikalak baino askoz handiagoak dira. Horregatik, zubi mota hau egokiak dira muturretako zubi-bularrak bultzada horizontalari erresistentzia ona emateko gai diren lekuetan.

XIX. mendea arte, zubi mota hau izan zen Euskal Herrian erabili zen ohikoena. Horren erakusgarri dira, adibidez Garesko zubi erromanikoa (Arga igarotzeko), Balmasedako zubia (Kadagua igarotzeko) edo Azkaineko erromatar zubia (Urdazuri igarotzeko).

Motak aldatu

Arkuaren arabera aldatu

Arku mota Eskema Argazkia Oharra
Erdi puntukoa
 
 
Zubi zaharra (Balmaseda)

Erdi puntuko arkua zirkuluerdi oso batez osatua dago, eta harlanezko zur bien artean hedatuena da (adibidez Frantziako trenbide-zubien %67 da). Erromatarrek zubi mota hau baino ez zuten erabili ia[2].

Zorrotza
 
 
Magdalenako zubia (Iruñea)
Arku zorrotza, giltzarrian ebakitzen diren bi zirkuluz osatuta dago. Forma hau antzinakoa da oso, baina Erdi Aroa erabili zen batez ere, esfortzu horizintalak txikiagotu eta arkuz arkuko eraikuntza errazten baitu[3].
Apaldua
 
 
Santizpirita zubia (Baiona)
Zirkuluerdia baino txikiagoa den arkua da. XVI. mendean sortuak, XVIII. mendean garatu ziren Frantzian, arkuak asko beheratuz eta harroinak finduz, ibaiko ura errezago igaro zedin[4].
Karpanela
 
 
Santa Katalina zubia (Donostia)
Elipsearen antzekoa, arku karpanela zirkulu bakoitiz osatua dago, diametro desberdinekoak. Zubigileek arku mota hau aukeratzen zuten elipsea baino errezagoa baita trazatzeko. Arku beheratuek baino ur bolumen handiagoa pasatzen uzten du[5].

Atalak aldatu

 
Zubi arkudun baten eskema

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002]
  2. (Frantsesez) Eugène Viollet-le-Duc. (1856). Dictionnaire raisonné de l’architecture française du XIe au XVIe siècle. . 1. liburukian
  3. (Frantsesez) Eugène Viollet-le-Duc. (1856). Dictionnaire raisonné de l’architecture française du XIe au XVIe siècle. ., 6. liburukian
  4. (Frantsesez) Ministère des Transports, Direction des routes. (1982). (pdf) Les ponts en maçonnerie, constitution et stabilité. (Noiz kontsultatua: 2010-4-14).
  5. (Frantsesez) J. B. Berard. (1810). Statique des voûtes. Paris: Courcier., irakurgai Books.google.fr gunean, 137 or.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu