Magdalenako zubia
Magdalenako zubia Nafarroako Iruñea hiriburuko Magdalena auzoan kokatua dagoen zubi bat da, Arga ibaia zeharkatzen duelarik.
Magdalenako zubia | |
---|---|
![]() Kultura ondasuna | |
![]() | |
![]() Magdalenako zubiaren irudia. ![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′N 1°38′W / 42.82°N 1.64°W |
![]() | |
Arkitektura | |
Gurutzatzen du | Arga |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-235 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BIC | RI-51-0001099 |
235 | |
|
Historia Aldatu
Mendeetan zehar, milioika erromesek zubi hau zeharkatu dute. Erdi Aroan erromeseak zubi hau zeharkatzen zuten Pirinioko igarotzetik. Gaur egun, oraindik, Done Jakue Bidea egiten duten erromesen Iruñeko sarrera nagusia da.
Ibaiaren ertzean, gurutza bat dago. Gurutza hau 1965. urtekoa da, Santiago de Compostela hiriak Done Jakue Bidearen Lagunen Elkarteari oparitu zionekoa.[1]
Zubia Aldatu
Magdalena zubia, Interes Kulturaleko Ondasun eta Monumentu Historiko-Artistiko izendatua izan zen.
Zubiaren jatorria erromanikoa da, denboran zehar birmoldatua izan den arren, horregatik gotikoari buruzko xehetasunak dituela ikus daiteke, baita material modernoagoak ere.
XII. mendean eraiki zen, geroago gotikoan aldatzeko (XV. mendean) eta azken birmoldaketa 1963an egin zen.[2]
Izena Magdalena auzotik datorkio. Done Jakue Bidearen gune garrantzitsua izateaz gain, Arga ibaiaren parkearen zati da.
Iruditegia Aldatu
-
Magdalenako zubia 1887an
-
Magdalenako zubia
-
Magdalenako zubia
Bibliografia Aldatu
- ↑ Asunción, Julio. «Arte, Historia y curiosidades: PUENTE DE LA MAGDALENA. Pamplona» Arte, Historia y curiosidades (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
- ↑ «Tramo de la Magdalena - Río Arga - Parque Fluvial de Pamplona - Ayuntamiento de Pamplona» www.parquefluvialdepamplona.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
Kanpo estekak Aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |