Zuberoa (jatetxea)
Zuberoa Gipuzkoako Oiartzun udalerriko Iturriotz auzoan dagoen jatetxe bat da. Jatetxearen jabea eta arduraduna Hilario Arbelaitz sukaldari ezaguna da. 600 urte inguru dituen Garbuno baserrian dago.
Zuberoa (jatetxea) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Oiartzun |
Koordenatuak | 43°17′35″N 1°51′58″W / 43.293°N 1.866°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Jabea | Hilario Arbelaitz |
Kontaktua | |
Helbidea | Araneder bidea, Iturriotz |
Webgune ofiziala | |
Belaunaldiz belaunaldi pasatu da jatetxe hau, eta euskal plater tradizionalak prestatzen dituzte, ukitu moderno batekin. Michelin izar bat ere badu. Bederatzi platereko menua eskaintzen dute 159,50 euroan, eta sarrerako platerek, berriz, 38,50 eurotik gora balio dute.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Alvaro Garrido sukaldariak bere bost euskal jatetxe gustukoenen zerrenda atera du» Berria 2022-07-20 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
aldatu- Zuberoa jatetxearen webgunea (Gaztelaniaz) (Ingelesez) (Frantsesez)