Zozola baserria

eraikitako euskal ondare nabaria Eibarren

Zozola Eibarko Amaña auzoan dagoen baserria da. Baserria abiapuntu ezaguna da Urko mendira igotzeko.

Zozola baserria
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaEibar
Koordenatuak43°11′20″N 2°28′51″W / 43.18878°N 2.48091°W / 43.18878; -2.48091
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVIII. mendea -
Ondarea
EJren ondarea26

2000ko irailaren 7an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak

aldatu

Jatorrizko eraikinaren oina 15x18 metroko laukizuzena zen eta bi solairu eta bi isurkiko teilatua zituen. Gaur egunean, hegoaldean gorputz garaiago bat agertzen zaigu, solairu bat gehiago eta lau isurkiko teilatua duena.

Hegoaldeko fatxada lau ardatzez antolatua dago, hauetan hiru solairuetako bao ezberdinak kokatzen direlarik. Hauen artean ukuiluaren atea agertzen da, honek behe solairuaren zati handiena hartzen duelarik. Fatxada honi itsatsia egurrezko teilatua duen eraikin ireki bat agertzen zaigu.

 
Zozolan dagoen Santa Katalina Sienakoaren irudi gotikoa

Ekialdeko fatxada erdiko ardatz baten inguruan antolatzen da. Honetan lehenengo solairuaren leiho handia kokatzen da, honen gainean hormakonka bat, barruan Santa Katalina Sienakoaren irudi gotiko bat kokatzen delarik. Hormakonka honen alboetan bi leiho karratu kokatzen dira simetrikoki. Gorputz honi itsatsia ogi labe zaharra agertzen da, hartxabalezko estalkiduna. Eta horren ondotik, etxearen atarian, giltzarridun atea topatzen dugu. Ate honetatik sartuta, etxebizitzara sartzen gara, horrek behe solairuaren zati bat eta hegoaldeko gorputzaren lehenengo solairua hartzen ditu, bigarrenak ganbara osatzen duelarik.

Iparraldean interesik gabeko etxearen handitze bat aurkitzen dugu. Bertako behe solairuan ogi labe berri bat kokatzen da. Iparraldetik, goiko partetik, lehen solairua ia osorik hartzen duen lastategira daraman sarrera aurkitzen da.

Azkenik, mendebaldeko fatxada ia itsua agertzen zaigu. Bertan ukuiluaren bigarren sarrera bat kokatzen da eta bi kanoizulo eta dorre elementuaren ganbararen bi leiho agertzen dira.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa