Lastategia, etxola, estalpe edo belartegia nekazaritza eraikin bat da, normalki etxaldeetatik kanpo eraikitzen dena, eta helburu oso ezberdinak izan ditzakeena. Ohikoa da bertan nekazaritza-makineria gordetzea, baita animalia batzuk ere, baina ez da nahastu behar ukuilu batekin. Uzta jasotzen denean, lastoa gordetzeko ere erabil daiteke, baina ez da nahastu behar garaua gordetzeko eraikitzen diren silo edo aletegi batekin. Batzuetan, patata bezalakoak edo tabakoa lehortzeko ere erabiltzen da.

Ipar Amerikan ohikoak dira etxola hauek handiak izatea, etxetik bereiziak.
Metal zatiekin eraikitako etxola.

Ipar Amerikan ohikoa da eraikin bereizi bat izatea, batzuetan solairu bat baino gehiagorekin. Europan, hala ere, etxeari lotuta egon ohi da. Ez da nahastu behar altuera batean eraikitzen diren garaiekin, edo baserrietan egoten den ganbararekin. Baserri batzuetan etxearen aurrean eraikitzen da arkupea izaten da funtzio hau egiten duena.

Etxolak mendian abeltzaintzari laguntzeko eraikitzen direnean, borda izena hartzen dute.

Kanpo estekak aldatu