Ziza laranja (Tricholoma aurantium) Tricholomataceae familiako onddo bat da.[1]

Ziza laranja
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma aurantium
Ricken, 1914

Ez da jangarria, zapore mikatza duelako.

Deskribapena aldatu

Kapela: 6 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, lodia, ganbila eta gero zabaldu egiten da, ertza biribildua eta gero izurtua, oso likatsua da, eta muzilagoduna izatera iristen da eguraldi hezean eta kolore gorri-laranjatua, zuntzexkekin, erdian ilunagoa da.

Orriak: Libreak edo eskotatuak, zurixkak, gorriz zikintzen direnak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Besokoak osatzen dituzten maluta laranjatuekin eta eraztun faltsu batean amaitzen dira. Eraztunak oinaren goiko aldea eta gainerako zatia bereizten ditu, kolore gorri-laranjakoa.

Haragia: Zurixka da, baina oinean gorrixka da, batez ere oinarrian. Usain sendo eta desatsegina du, luzokerrarena edo irinarena eta zapore mikatza.[2]

Etimologia: Tricholoma hitza grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Aurantium epitetoa bere kolore laranjagatik da.

Jangarritasuna aldatu

Jangarria izateko, zapore mikatzekoa da.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Bere usainagatik eta koloreagatik erraz ezagutzen den espeziea da. Zaila da nahastea Tricholoma focale, Tricholoma fracticum edo Tricholoma ustaloides delakoekin.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean, mendiko koniferoen basoetan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Ipar Amerika, Asia, Europa.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 294 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 349 or. ISBN 84-282-0540-6X(T. “). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 266 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 160 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu