Tricholoma fracticum Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, oso mingotsa baita, eta denbora luzez egosita ken daiteke, baina ez du merezi, kalitate txikiko jangarri bat besterik ez baitugu lortuko.

Tricholoma fracticum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma fracticum
Kreisel, 1984

Sinonimoa: Tricholoma bastschii.

Deskribapena aldatu

Kapela: 8 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, sendoa, mamitsua, ganbila, lau-ganbila, azkenean pixka bat deprimitua, ertza biribildua, izurtua eta leuna. Azal leuna, eguraldi hezean pixka bat likatsua, distiratsua, zetaduna, haritsu samarra, arre-gorrixka koloretik gaztaina kolore ilunera doana.

Orriak: Ugari, estu, eskotatuak, zuriak, ale zaharretan orban arre-gorrixkekin.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Lodia, haragitsua, nahiko laburra, zilindrikoa, haritsua, okertua eta sustrai antzekoekin, erliebe txiki batez ondo markatutako eraztun itxurako zuria goialdean, eraztun eremuaren azpia, kapela bezala, arre-gorrixka kolorekoa da.

Haragia: Trinkoa, zuria, irin usainekoa eta zapore mikatzekoa.[2]

Etimologia: Tricholoma hitza grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Tamainagatik pinudietako azikulen artean nabarmentzen den espeziea da, eta oso hurbil dauden beste espezie batzuetatik bereizten da, ale gazteek ongi markatutako eraztun-eremu zuria dutelako.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean sortzen da, Pinus pinaster-reko pinudietako pinu-lumen azpian.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Kanariak, Kaukasia, Israel, Hegoafrika, Australia, Zeelanda Berria.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 160 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  4. Tricholoma fracticum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu