Ziza hankamorea edo oin-morea (Lepista personata) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin hobea haragi gorrien hornigai gisa. Usain eta zapore biziak dituenez, kozinatu aurretik eltze batean su motelean sartzea gomendatzen da, ura aska dezan.

Ziza hankamorea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaLepista
Espeziea Lepista personata
Cooke, 1871
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa muxarratua da
 
hanka biluzik dago
 
espora arrosak dauzka
 
saprobioa da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 eta 12 cm bitarteko diametrokoa. Gaztetan ganbila, sendoa, lodia, haragitsua, trinkoa eta ertza biribildua izaten du. Kolore arrea du, baina batzuetan tindu moreak hartzen ditu. Azala leuna eta distiratsua du.

Orriak: Zurixkak, itsatsi edo eskotatuak, estu, bihurgunetsuak. Ale zaharretan dekurrente samarrak itzul daitezke.

Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Kolore urdin-more argikoa, hortik datorkio "hanka more" izena. Lodia, sendoa, motza, zilindrikoa eta oinarrian erraboil antzeko batekin.

Haragia: Zurixka edo grisaxka, zenbait ñabardura moreekin. Usain atsegina du.[2]

Etimologia: Lepista hitza grekotik dator, "lepistós" hitzetik, soil esan nahi du. Apaingarri berezirik ez duen onddoa. Personata epitetoa, teatroko mozorrotik dator, faltsifikatua esan nahi duen "pērsona" hitzetik. Aldez aurretik beste zerbaitekin nahastua.

Jangarritasuna aldatu

Kalitate onekoa, baina batzuentzat Lepista nuda (oin-urdina) baino kaskartxoagoa. Izotza ondo jasaten duen perretxiko bakarretako bat da hau, eta, beraz, ez du sukaldaritzaren balioa galtzen.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Lepista nuda delakoarekin, baina honek kolore urdina du denean, kapelan, orrietan eta oinean. Lepista personata espeziean ordea, oinak bakarrik du urdin-more edo more zurbil kolorea.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenaren amaieran eta neguan, zelaietan eta larreetan. 400 eta 800 metro bitarteko altueran da ugariena.[5]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Japonia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 167 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Aranzadi Zientzia Elkartea. (2000). Setas del Pais Vasco a la cocina. Kutxa Fundazioa, 128 or. ISBN 84-7173-372-2..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 218 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 276 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak aldatu