Ziza arrea (Tricholoma terreum) Tricholomataceae familiako onddoa da.[1] Perretxiko jangarri hau koniferoen basoetan hazten da Europa osoan barrena.

Ziza arre
Araban bildutako ziza arreak.
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma terreum
P.Kumm., 1871
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 4–7 cm zabal izan ohi da eta kolore grisezko belus itxurako ehundura dauka. Ganbila da eta titi itxurako muturtxoa dauka; oro har itxura konikoa dauka.

Orriak: Eskotatuak, gaztetan zurixkak, grisaxkagoak helduaroan, nahikoa zabal, eta ertza kolore berekoa eta koskaduna.

Hanka: 3–8 cm luze da eta 1.5 cm zabal, eta ez dauka eraztunik. Ez dauka bolbarik ere.

Haragia: Kolore zurixka dauka, erraz hausten dena, eta usain atsegin leuna dauka..[2]

Etimologia:Tricholoma hitza grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzte iledun kapelak. Terreum epitetoa berriz latinetik dator, lurra, lurraren kolorea, esan nahi duen “terreus” hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarri ontzat hartzen da, nahiz eta espezie toxikoekin duen antzekotasunak kontu handia gomendatzen duen bilketan eta identifikazioan. Oso estimatua da Kataluinian. Hala ere, hauskorra da eta horrek azkar hondatzea dakar, kontuz jaso behar dira eta bildu eta laster kontsumitu.

Oharra: Urtetan jangarri ontzat hartu izan da, baina azken urteotan, laborategiko ikerketek espezie honetan ere rabdomiolisia eragiten duen toxinak isolatu dituzte, beraz, guztiz gomendagarria da ez kontsumitzea edo kantitate txikian eta neurrian egitea.[3]

Nahasteak

aldatu

Pozoitsua eta handiagoa den Tricholoma pardinum espeziearekin nahas daiteke; baita jangarria den Tricholoma orirubens espeziearekin ere.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazken amaieratik otsailera arte ateratzen da, izozterik ez badago. Koniferoen azpian, pinuen orratz artean, benetako alfonbrak osatuz hazten da. Birpopulatutako pinudiak kolonizatzen ditu.

Banaketa eremua

aldatu

Europa, Ipar Amerika, Errusia, Txina, Erdialdeko Asia, Ekialde Hurbila, Himalaiako eremua, Japonia, Australia eta Zeelanda Berria.

Galeria

aldatu

Erreferentzia

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  3. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.

Kanpo estekak

aldatu