Zirrokumulu

Hodei-generoa. Hodei zuriak, masa biribil edo uhin-itxurakoak dira, askotan ilarak osatuz agertzen direnak, elkarri erantsita edo erantsi gabe

Zirrokumuluak goi mailako hodei zuri kotoikarak dira, orbanak edo geruzak osatuz hedatzen direnak. 6 eta 14 kilometro arteko garaieran egoten baitira, hodei hauetako elementu bakoitza nimiño ageri da, gatz edo arroz aleen itxurakoa. Altokumuluak ez bezala, zuri-zuriak dira, gune ilunik gabe. Askotan tarte erregularretan antolaturik egoten dira, uhinak eratuz (undulatus aldaera). Jeneralean zirru eta zirrostratuekin batera agertzen dira.

Zirrokumuluak
Cirrocumulus clouds Thousand Oaks July 2010.jpg
Zirrokumuluak
Altitudea: 6.000 mtik gora
Prezipitazioa: Ez
Laburdura: Cc
Ikurra: Clouds CH 9.svg

Zirrokumulu espezieakAldatu

Hodei genero honetan lau espezie daude [1]:

  • Cirrocumulus stratiformis. Hodei geruza zabala denean.
  • Cirrocumulus lenticularis. Leiar edo almendra formako eta azal homogeneoko hodeia.
  • Cirrocumulus castellanus. Hodeitxoek gainalde almenaduna dutenean.
  • Cirrocumulus floccus. Hodeitxoak azpialde irregularrekoak eta kumulu formakoak direnean.

Zirrokumulu aldaerakAldatu

  • Cirrocumulus lacunosus. Hodei geruza abaraska baten antzera saretua dagoenean.
  • Cirrocumulus undulatus. Hodeitxoak uhinen moduan antolatzen direnean.

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Pretor-Pinney, Gavin (2006). Guía del observador de nubes. Salamandra, ISBN 978-84-9838-130-6

Kanpo estekakAldatu