Altokumulu

Altuera ertainetako hodei-generoa. Masa biribilen itxura duten eta erregularki hedaturik dauden elementu txikiak dira, elkarri erantsita edo erantsi gabe ager daitezkeenak

Altokumuluak maluta edo almendra formako hodeiak dira, elkarri erantsita edo erantsi gabe, geruzak, orbanak edo zerrendak osatuz troposferaren erdi mailan (2 eta 6 km arteko garaieran) hedatzen direnak.

Altokumuluak

Altocumulus stratiformis
Altitudea: 2.000 eta 6.000 m artean
Prezipitazioa: Ez
Laburdura: Ac
Ikurra:

Sorrera aldatu

Kumulu egiturako hodei guztiak bezala hauek ere konbekzioz eratzen dira baina altuera handitan, hortik datorkie izena. Kumuluak izanda zirrokumuluak edo estratokumuluak baino lodiagoak izaten dira eta kolore ilunagoa izaten dute.

Prezipitazioak aldatu

Askotan fronte hotz baten etorrera iragartzen dute. Altokumuluak garaiak badira (altocumulus castellanus) oso litekeena da arratsaldean ekaitza izatea.

Altokumulu motak aldatu

Hodei genero honek lau espezie ditu:

  • Altocumulus stratiformis
  • Altocumulus lenticularis
  • Altocumulus castellanus
  • Altocumulus floccus

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu