Zinetosi

ibilgailuen mugimenduak eragindako bestibuluko bertigo faltsua

Zinetosia edo bidaiariaren zorabioa ibilgailuen mugimenduak eragindako bestibuluko bertigo faltsua da, labirintoaren estimulazio ez-harmonikoaren ondoriozkoa. Izerdialdiak, aharrausiak, goragaleak eta gorakoak izaten dira sintoma nagusiak.[1]

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Zinetosi
Deskribapena
Motainner ear disease (en) Itzuli, genetic nervous system disorder (en) Itzuli, genetic otorhinolaryngologic disease (en) Itzuli, gaixotasun genetikoa
eritasuna
Espezialitatealarrialdietako medikuntza, neurologia
Otorrinolaringologia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakbromodiphenhydramine (en) Itzuli, prometazina, dimenhidrinato, chlorcyclizine (en) Itzuli, (RS)-meclizine (en) Itzuli, Eskopolamina eta (RS)-meclizine (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKT75.3
GNS-9-MK994.6
OMIM158280
DiseasesDB11908
MeSHD009041
Disease Ontology IDDOID:2951

Tratamendua aldatu

Burua geldi edukitzeak eta ahoz gora etzateak zinetosia kontrolatzen lagun dezakete. Ahal bada, ikuspegia horizontean finkatu behar da. Ez da maparik irakurri edo kontsultatu behar.[2]

Ohitzeko teknikak erabil daitezke, baina eraginkortasuna epe ertainean adierazten da eta praktika jarraituaren bidez mantendu behar da.[3]

Zinetosia saihesten laguntzen duten hainbat medikamentu daude: antimuskarinikoak, hala nola, eskopolamina, antihistaminikoak, hala nola dimenhidrinatoa eta sinpatikomimetikoak, adibidez, dextroanfetamina.[2] Eskopolamina eraginkorrena da, batez ere badaezpada hartzen bada.[4] Baina, izan daitezkeen ondorio kaltegarriak kontuan hartu behar dira. Haurdunaldian, meklizina eta dimenhidrinatoa baino ez dira gomendagarriak.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Otorrinolaringologia Hiztegia ] [2015]
  2. a b (Ingelesez) Golding, J. F.. (2016-01-01). Furman, Joseph M. ed. «Cinetosis. Handbook of Clinical Neurology» Neuro-Otology (Elsevier) 137: 371–390.  doi:10.1016/b978-0-444-63437-5.00027-3..
  3. a b (Ingelesez) Takov, Veronica; Tadi, Prasanna. (2020). StatPearls. StatPearls Publishing.
  4. (Ingelesez) Spinks, Anneliese; Wasiak, Jason. (2011-06-15). «Scopolamine (hyoscine) for preventing and treating motion sickness» Cochrane Database of Systematic Reviews  doi:10.1002/14651858.cd002851.pub4. ISSN 1465-1858. PMID 21678338. PMC 7138049..

Kanpo estekak aldatu