Cyberpunk

Ziberpunk» orritik birbideratua)

Cyberpunka edota ziberpunka delakoa zibernetika eta punka batzen dituen azpikultura eta literatura, zinema, komiki, marrazki bizidun eta bideo-jokoetako zientzia-fikziozko distopia azpigenero bat da. Teknologia, adimen artifiziala, informatika, internet eta robotika bezalako gaiak jorratzen ditu. Bere istorioak girotzeko unean zinema beltzaren elementuak ere hartzen ditu. Ziberpunk istorioek, sarritan, garapen teknologikoa eta gizartearen endekapena uztartzen dituzte, hots informazio sare konplexuak, inteligentzia artifizialak, errealitate birtuala, prostetikoak eta inplanteak ageri dira gizarte ultrakapitalista eta indibidualista batean. Askotan nobela beltzaren elementuak biltzen ditu, ikuspuntu narratibotik.

Tokio hiriko Shibuya auzoak ziberpunk hiri baten giroa oroitarazten du.

Ziberpunk terminoa 1980ko hamarkadakoa den arren (1980an agertu zen lehen aldiz liburu batean, baina hitza zentzu horretan Gardner Dozoisek erabili zuen, 1984an), esan daiteke hasierako zantzuak 1960ko eta 1970eko hamarkadetan ageri direla, zientzia-fikziozko idazle batzuk beren lanetan droga, genero-identitate eta teknologia berrien ondorio hipotetikoak jorratzen hasi baitziren garai hartan. Ostera, 80ko eta 90eko hamarkadetan loratu eta zehaztu zen generoa, eleberri, komiki eta filmetan.

Literaturari dagokionez, William Gibson, Philip K. Dick, Bruce Sterling, Pat Cadigan, Rudy Rucker eta John Shirley dira idazle nagusiak.

Zinemari dagokionez, Blade Runner (1981), Tron (1982), The Terminator (1984), Akira (1988), Total Recall (1990), Johnny Mnemonic (1995) eta The Matrix (1999), Minority Report (2002) eta Ghost in the Shell (2017) filmak nabarmentzen dira.

Kanpo estekak aldatu