Johnny Mnemonic
Johnny Mnemonic 1995eko Robert Longo estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko filma bat da, bai eta zuzendari gisa bere estreineko filma ere. William Gibson idazlearen Johnny Mnemonic eleberrian oinarrituta dago. Bertan, Keanu Reeves, Dolph Lundgren, Takeshi, Ice-T, Dina Meyer, Henry Rollins, Udo Kier eta Von Flores aktoreek antzeztu zuten.
Johnny Mnemonic | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1995 |
Izenburua | Johnny Mnemonic |
Jatorrizko hizkuntza | japoniera ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Kanada |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma, zientzia-fikziozko filma, lan literario batean oinarritutako filma eta cyberpunk |
Iraupena | 92 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Johnny Mnemonic (en) |
Grabazio lekua(k) | Toronto eta Montreal |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Robert Longo |
Gidoigilea(k) | William Gibson |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Don Carmody (en) |
Konpainia ekoizlea | Alliance Films (en) TriStar Pictures (en) |
Ekoizle eragilea | Robert Lantos |
Edizioa | Ronald Sanders (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Brad Fiedel Mychael Danna |
Argazki-zuzendaria | François Protat (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New Jersey |
Argumentu nagusia | telepresence (en) |
Historia | |
Jasotako sariak | Golden Screen Award (en) |
Nominazioak | |
|
Filma hau cyberpunk literatur-zinema-komiki generoaren adibide argia da.
Argumentua
aldatu2021. urtea, Lur planetako gizateriaren zati handi batek "Dardar Beltzaren Sindromea" deritzon gaixotasun berri bat du. Johnny Mnemonic (Keanu Reeves) informazio sekretu garratzitsu bat kokapen jakin batera eramateko kontratua izan den posta-gizakia da (informazioa bere burmuin-implantean daramaten gizonak).
Bi zientzialarik PharmaCOM izeneko botika-enpresan lan egitetik laga dute, enpresa honi lapurtutako informazioa Johnnyri eaten diotelarik, baina enpresak informazioa berreskuratzeko Yakuzako hiltzaileak kontratatu ditu. Johnnyk ez du datu garrantzitsu horiek gordetzeko behar adina memoriarik, 24 ordutan bere burmuina gainkargaren ondorioz hil egiten delarik.
Aktoreak
aldatu- Keanu Reeves (Johnny Mnemonic)
- Dolph Lundgren (Kale-predikatzailea)
- Dina Meyer (Jane)
- Ice T (J-Bone)
Kanpo estekak
aldatu- Johnny Mnemonic filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)