Akira 1988ko Katsuhiro Otomo japoniar zinema zuzendari eta gidoigilearen animaziozko filma da. Otomo berak marraztutako izenburu bereko Akira mangan oinarritua dago. Mitsuo Iwata, Nozomu Sasaki, Mami Koyama, Taro Ishida, Mizuho Suzuki eta Tetsusho Genda ahots aktoreek bikoiztu zuten.

Akira (filma)
Geinoh Yamashirogumi (en) Itzuli animaziozko filma eta anime flima
Egilea(k)Geinoh Yamashirogumi (en) Itzuli
Argitaratze-data1988
Izenburuaアキラ
Jatorrizko hizkuntzajaponiera
Jatorrizko herrialdeaJaponia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoazientzia-fikziozko filma, cyberpunk, film post-apokaliptikoa, film distopikoa, ekintza-filma eta science fiction anime (en) Itzuli
Iraupena124 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaAkira (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Katsuhiro Ōtomo
Gidoigilea(k)Izō Hashimoto (en) Itzuli
Katsuhiro Ōtomo
[[Kategoria:Izō Hashimoto (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
baliorik ez
Ekoizpena
EkoizleaShunzō Katō (en) Itzuli
[[Kategoria:Shunzō Katō (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaTMS Entertainment (en) Itzuli
Bandai (en) Itzuli
Kodansha
Mainichi Broadcasting System (en) Itzuli
Sumitomo Corporation (en) Itzuli
Toho
[[Kategoria:TMS Entertainment (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Bandai (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]

[[Kategoria:Mainichi Broadcasting System (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Sumitomo Corporation (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragileaSawako Noma (en) Itzuli
EdizioaTakeshi Seyama
Bestelako lanak
MusikagileaTsutomu Ōhashi (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaTokio eta Neo Tokyo (en) Itzuli
Argumentu nagusiafailed state (en) Itzuli, giza izaera, outlaw motorcycle club (en) Itzuli, power of creation (en) Itzuli, destructiveness (en) Itzuli, telekinesia, human subject research project (en) Itzuli, matxinada eta frenemy (en) Itzuli

bandaivisual.co.jp…
IMDB: tt0094625 Filmaffinity: 144113 Allocine: 6429 Rottentomatoes: m/akira Mojo: akira Allmovie: v1319 TCM: 66951 Metacritic: movie/akira TV.com: movies/akira Netlix: 60021103Edit the value on Wikidata

Filma komikiko argumentutik asko aldentzen da; batetik, istorio osoa film bakarrean sartzeko beharragatik, eta, bestetik, filma komikiaren argitalpenak amaitu baino lehenago egin zelako (komikiaren azken alea 1990ean argitaratu zen). Komikiko istorioa askoz luzeagoa eta sakonagoa da.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

2019. urtea. Neo Tokyo Hirugarren Mundu Gerran suntsitutako antzinako japoniar hiriburuaren hondakinen gainean eraikitako hiria da. Japonia kolapsora iristekotan dagoen herrialdea da, krisi politiko etengabeak pairatzen baititu. Zientzialari talde batek, Japoniar Armadaren aginduz, botere psikikoak gara ditzaketen pertsonak topatzeko esperimentu batean lanean dabiltza: botere psikiko horri "erabateko boterea" deitzen diote. Istorioko protagonista Kaneda izeneko gaztea da, motozale talde bateko buruzagia. Beste motozale talde batekin duten borrokaldi batean, haren lagunik onena den Tetsuok istripu larri bat jasan eta instalazio militar batera eramango dute. Bertan, zientzialariak erabateko boterearen jabea dela ohartuko dira. Baina Tetsuo ez da zientzialarien esperimentugaia izatera mugatuko, eta lasterrera munduak inoiz ikusi duen mehatxu handiena bilakatuko da.

Bikoiztaileak aldatu

Pertsonaiak Japonierazko bikoiztaileak (1988)
Shōtarō Kaneda Mitsuo Iwata
Tetsuo Shima Nozomu Sasaki
Kei (Kay) Mami Koyama
Koronela Tarō Ishida
Ōnishi doktorea Mizuho Suzuki
Ryūsaku (Roy) Tesshō Genda
Kiyoko (5. zbk.) Sachie Itō
Takashi (26. zbk.) Tatsuhiko Nakamura
Masaru (27. zbk.) Kazuhiro Kandō
Kaori Yuriko Fuchizaki
Yamagata (Yama) Masaaki Ōkura
Kai Takeshi Kusao
Nezu Hiroshi Ōtake
Miyako Kōichi Kitamura
Inspektorea Michihiro Ikemizu
Eiichi Watanabe Tarō Arakawa
Mitsuru Kuwata Yukimasa Kishino
Yūji Takeyama Masato Hirano
Army Kazumi Tanaka
Harukiya Bartender Yōsuke Akimoto

Kanpo estekak aldatu