Ireki menu nagusia

Ziad Youssef Fazah (arabieraz: زياد فصاح‎; Monrovia, 1954ko ekainaren 10a) Libanoko poliglota ezaguna da. Familian ikasi zuen arabieraz gainera, 58 hizkuntza hitz egiten dituela dio, horietako gehienak 20 urte bete aurretik ikasiak. Telebistan elkarrizketak egin dizkiote, esaterako, bata bestearengandik hain urrun dauden mongolieraz edo hungarieraz. Libanon hazi zen eta gaur egun Brasilen bizi da.

Ziad Fazah
Bizitza
Jaiotza Monrovia1954ko ekainaren  10a (65 urte)
Herrialdea  Libano
 Brasil
Bizilekua Porto Alegre
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria

1997ko uztailaren 7an, Ziad Fazah Txileko Canal 13ko Viva el Lunes talk showra gonbidatu zuten –programa hori Kike Morandek, Álvaro Salasek eta Cecilia Boloccok gidatzen dute–. Programa horren zuzendariek hizkuntza desberdinetako berezko zenbait hiztun gonbidatzea erabaki zuten, hizkuntzalariaren ezagutza frogatzeko. Hiztun horiek zenbait herrialdetako herritarrak ziren, Txilen enbaxadore zeudenak eta atzerriko hizkuntzak ongi menderatzen zituztenak.

Gonbidatuek beren buruen aurkezpena egin zuten eta bakoitzak bere hizkuntzan esaldi bat esan zuen, Fazah-ek esanahia asmatzen ote zuen. Poliglotak behin baino gehiagotan huts egin zuen persiera, finlandiera, errusiera, txinera, greziera eta hindia moduko hizkuntzak itzultzen saiatu zenean. Gero onartu zuen nahasita zegoela eta proba bera beste noizbait egiteko erronkari ez zion uko egin. Dena dela, bigarren aldi honetan ere emaitza ez zen lehena baino askoz hobea izan.