Elkarrizketa telebistan

Elkarrizketa bat pertsona baten adierazpenetan oinarritzen den kazetaritza genero informatiboa da [1]. Genero dialogiko eta apelatiboen barnean kokatzen da genero hau, galdetegia, prentsa konferentzia, estudioko gurpil informatiboa eta eztabaida saioekin batera. Jatorria prentsan duen generoa da. XX. mendean kazetariek telebistan sartu zuten, ikusentzunezko hedabideek arrakasta lortu zutenean [2].

Elkarrizketa programak (ingelesez Talk show eta ingelesetik nazioartekoa egin den esapidea) telebistako ohiko saio mota bat da, non gonbidatu baten edo batzuen iritzia entzuten den, batzuetan eztabaida formatuan. Mendebaldeko hainbat telebista katetan gauerdi inguruan egiten dira mota honetako programak, eta hortik gauerdiko programa deitzen zaie (ingelesez late night show).

Telebista mundukoak ez diren protagonistak, pertsona arruntak, elkarrizketatu egiten ditu aurkezleak, bizi dituzten edo bizi izan dituzten esperientzia pertsonalen lekukotasuna eman dezaten. Aurkezleak, askotan, protagonismo handia izaten du. Arazo sozial, familiar edo sexualekin lotutako gaiak izan ohi dira, ikus-entzuleen arreta bereganatzea lortzen dutenak, euren oinarrizko emozioak pizten dituztelako, eta ikusle asko testigantza batzuekin identifikatuta senti daitezkeelako. Horrelako programetan, beraz, berehalako harremana dago aurkezlearen eta gonbidatuen artean. Gainera, zenbaitetan, hainbat arlotako espezialistek ere parte hartzen dute (psikologoak, abokatuak, soziologoak), eta beren iritziekin parte har dezakete, ikuspegi profesionalago batetik, gaiaren arabera. Eta, azkenik, askotan platotik bertatik ikusleek zein ikus-entzuleek, edo telefonoz edo sare sozialen bidez, parte har dezakete, gonbidatuaren aldeko iritzia emanez edo hark esaten duena ezeztatuz (hori izaten da elkarrizketatuarekin nolabaiteko harremana duten eta bere testigantzarekin ados ez dauden pertsona aipatuen kasua).

EgituraAldatu

Elkarrizketa bat hainbat elementuk osatzen dute. Gomendagarria da hasi aurretik, elkarrizketaren gaia eta esandakoaren garrantzia argi izatea.

SarreraAldatu

Elkarrizketaren sarrera librea izan daiteke, hau da, edozein motatakoa. Bertan funtsezko bi elementu ageri dira beti: elkarrizketaren gaia eta elkarrizketaren garrantziaren zergaitia.

Sarrera egiteko hiru aukera daude. Tonuaren arabera denean, gaiar zehaztu ondoren, elkarrizketatzaileak erabakitzen du nolako tonua eman nahi dion sarrerari. Tonu hau informatzailea, harridurazkoa, girokoa, etab. izan daiteke.

Pertsonaiaren aurkezpena eta kokapena egiteko, elkarrizketatuaren datuak eman daitezke. Sarrera mota hau bereziki elkarrizketaren gaia protagonista batean oinarritzen denean erabiltzen da.

Pertsonalizazioaren bitartez, pertsonaia identifikatu daiteke. 5 galderen formula oinarritzat hartuz, elkarrizketatzaileak “nor” galderaren erabilera egiten du. Hasieran ohikoa da “nor” galdera erantzutea, hasiera batetik protagonista identifikatzeko. Hasieran protagonistaren identifikazioa (normalean izen deiturak dira, batzuetan kargua ere) jartzen da. Pertsonalizazioa elkarrizketa aurrera doala osatzen da.

Elkarrizketaren sailkapena egiteko, 5 galderen formulako “zer” galderari erantzuten zaio. Galdera hau erantzutean, elkarrizketa arlo zehatz batean kokatzen da, adibidez, elkarrizketatuaren ekintzak eta karguak jakiteko era bat izan daiteke.

Deskribapena egitean, elkarrizketatuaren nortasuna erakusten da. Elkarrizketa kalitatezkoa izatea nahi bada, elkarrizketatuak esandakoak forma ematen lagunduko du. Elkarrizketatuak emandako informazioa egokia izan dadin, ikerlan bat burutu beharra da aurretiaz.

MotakAldatu

Gaurkotasun elkarrizketaAldatu

Gaurkotasunarekin lotuta doazen gaiak lantzeko erabiltzen da elkarrizketa mota hau.

Nortasun elkarrizketaAldatu

Elkarrizketaren gaia protagonista edo elkarrizketatua da. Bere ideiak, ekintzak, kargua, nortasuna dira elkarrizketaren mamia.

Sormen elkarrizketaAldatu

Elkarrizketatzailearen nortasunarekin lotuta doa. Elkarrizketa mota honetan subjektibitatearen erabilera saiestu beharra da. Ezin dira gertakariak ezta elkarrizketatuaren ideiak interpretatu.

Elkarrizketa telebistan [2]Aldatu

Elkarrizketak garrantzi nabaria du telebistan. Elkarrizketatuaren irudiak ikusteko aukera ematen du telebistak, beraz pertsonaiaren keinuak ikus daitezke.

Telebistan elkarrizketatzen denean, formalitate gehiago dago idatzizko prentsan baino. Elkarrizketatuaren hitzak ezin dira manipulatu ezta desitxuratu.

Elkarrizketaren grabazioa estudioan edo kanpoan egin daiteke. 2-3 kamara erabiltzen dira grabazioak egiteko, protagonistaren keinuak ondo harrapatzeko.

CBS katearen planteamenduak [3] [2]Aldatu

Gaia ahalik eta gehien barneratu behar da. Horretarako elkarrizketatua ikertuko da artikuluak, sinesmenak, etab. irakurriz.

Telebistan egiten diren elkarrizketak zuzenean izaten dira kasu askotan, beraz galderak ondo pentsatu behar dira egin aurretik.

Elkarrizketatuaren deklarazioak kontuan hartu behar dira. Batzuetan elkarrizketatuak markatuko du norabidea eta kasu honetan, elkarrizketatzaileak jarraitu egin beharko dio.

Azkenik, galderek kohesioa izan beharra dute eta elkarrizketaren gaiarekin loturik joan beharra dute.

  1. Mikel Arberas (2020).
  2. a b c Gorka Palazio (2020). Elkarrizketa telebistan.
  3. CBS News (1968). Técnica de las noticias en televisión, 161. or., Trillas, Mexiko.