Zekale artean harrapaka
Zekale artean harrapaka (jatorrizko ingelesezko izenburuan The Catcher in the Rye) J. D. Salinger idazlearen eleberri bat da. 1951n Estatu Batuetan argitaratzeko garaian nerabeen kezkei eta sexualitateari buruz modu zuzenean hitz egiteko era zuela eta, esamesa eta eztabaida ugari piztu zituen. Aditu askok XX. mendeko liburu nabarmenenetakotzat jo dute.
Zekale artean harrapaka | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Idazlea | Jerome David Salinger |
Argitaratze-data | 1951ko uztailaren 16a |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | The Catcher in the Rye |
Argitaletxea |
Little, Brown and Company (en) ![]() |
Herrialdea |
![]() |
Orrialdeak | 266 orr. |
Formatua | Inprimatua (azal gogor eta biguina) |
ISBN | 84-7529-979-2 |
OCLC | 287628 |
Euskaraz | |
Izenburua | Zekale artean harrapaka |
Itzultzailea | Iñaki Iñurrieta |
Argitaratze-data | 1991 |
Bilduma | Argitaratutako azken liburuak |
Orrialdeak | 266 |
ISBN | 9788475299792 |
Holden Caulfield pertsonaia nagusia nerabeen erresuminaren ikur bilakatu da. Lehen pertsonan idatzia, Zekale artean harrapaka idazlanak Holden gaztea Pencey Prepk bigarren mailako ikastetxetik kaleratu osteko New York hiriko bere bizipenak deskribatzen ditu.
Liburuaren izenburuak liburu berean agertzen den olerki baten aipamena da, "umeak amildegitik behera amiltzea" ekiditen duen "zekale artean harrapaka dabilen zaindari" bati buruz mintzo delarik.