Zarbo arrunta (Gobio gobio) ur gezako arraina da, Cyprinidae familiakoa, Europako ibaietan bizi dena[1]. Ebron eta Bidasoan jatorria duela ematen du[2]Banaketa

Zarbo arrunt
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaCypriniformes
FamiliaCyprinidae
GeneroaGobio
Espeziea Gobio gobio
(Linnaeus, 1758)

Deskribapena

aldatu

Barboaren antzekoa da. Izan ere, gobioaren itxurak horiek gogorarazten ditu, nahiz eta bere tamaina askoz txikiagoa den; orokorrean 12 eta 15 cm bitartean neurtzen dute. Gorputzaren formak hondoan bizitzeko bizitzarako egokitzapena erakusten du; bizkar-aldea apur bat gorantz okertua dago, sabela berriz zapala du; ahoa berriz infera posizioan irekitzen da eta bere ertzetatik bi barbo luze bakar ateratzen dira.

Bizkarraren kolorea arrea da, ilun samarra, orban beltz irregularrekin; alboek eta sabelak zilar koloreko distirak dituzte. Zazpi edo zortzi puntu ia zirkular eta beltzak dira gobioaren ezaugarri tipiko bat, albo bakoitzean lerro bat osatzen dute alboko lerroari jarraituz. Orban beltzak ageri dira bizkar-hegatzen eta kaudal-hegatzen erradioetan, batzuetan, hegatz horiek zeharkatzen dituzten lerro erregular batzuk osatzen dituzte.[3]

Biologia eta ohiturak

aldatu

Gobioek batez ere ohitura bentonikoak dituzte; hondoan igeri egiten duten talde txikietan biltzen dira eta batez ere arratsaldez eta gauez egiten dute euren jarduera.

Oso zorrotzak dira ingurumen kalitateari dagokionez; ur garbia behar dute bizitzeko. Hala ere, ez zaie hainbeste axola tenperatura eta oxigeno-kontzentrazio moderatuak jasaten dituzte.

Ornogabe bentonikoak dira arrain honen harrapakinak. Ibaiaren hondoan zehar egiten dute igeri ukimenezko barbulekin janaria detektatzen eta ahoaren infera posizioak harrapatzea hobesten du.

Udaberriarekin batera dator araldi garaia. Gobioa psammofiloa da eta arrautsak erruteko harea edo legar fina behar du. Ehundura hori duten eremuak bilatzen ditu sakonera txikiko uretan, batzuetan zentimetro gutxiko sakoneran, non korrontea ertaina edo indartsua den, eta horrela, errutea etengabe oxigenatzen da. Ez du habiarik eraikitzen eta arrautzak hondoko gainazalean atxikitzen dira. Ernalketa prozesuak hainbat egun irauten du.

Banaketa, habitata eta egoera

aldatu

Espezie honen banaketa-eremuak Europako kontinente ia osoa hartzen du; Pirinioen iparraldetik Kaspiar itsasoaren ipar-mendebaldeko isurialdeko ibaietaraino hedatzen da.

Iberiar penintsulan ibai eta arrain-hazkuntzako estazio batzuetan sartu da. Gaur egun Ebro, Duero eta Tajo ibaien arroetan naturalizatuta dago.

Gure lurraldean Bidasoa arroan atzeman da gobioa, Euskal Herriko ipar-ekialdeko muturrean, eta baita Omecillo ibaiaren azken zatian ere. Ebroren arroan. Ezin izan da aztertu Ebroko beste toki batzuetan edo bere ibaiadar batzuen beheko ibilguetan.

Bidasoan espezie hau ibai amuarrainarekin batera ur bizietan aurkitzen dugun bitartean, isurialde mediterraneoan ibaien beheko ibilguetan banatuta dago. Loina eta barboa oso ugariak diren zatietan. Oso litekeena da Bidasoan duen presentziak bere Europako banaketa naturalari erantzutea, eta Ebroko arroan, berriz, iraganeko birpopulaketen ondorioa izatea.

Ikusten denez, bere banaketa oso lokalizatua bada ere, garrantzitsuak dira aurkitutako populazioak, batez ere Bidasoan. Espezie honen arrisku nagusiak uraren kalitatea hondatzea eta umatze-gune egokiak ez izatea edo suntsitzea dira.

Erreferentziak

aldatu
  1. Lobón-Cervia, J. & S. Torres. 1984. "On the growth and reproduction of two populations of gudgeon (Gobio gobio L.) in central Spain". Acta Hydrobiologica 25-26(1): 101-115
  2. Doadrio, I. & B. Elvira. 1986. "Sobre la distribution de Gobio gobio (L. 1758) (Ostariophysi, Cyprinidae) en Espana". Doñana Acta Vertebrata 13: 165-166.
  3. (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A., 88 or. ISBN 84-7542-639-5..


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.