Zapo beltz
Zapo beltza (Lophius budegassa; Spinola, 1807) itsas-zapoen artean preziatuena den arraina da, nahiz eta ez den ugariena.
Zapo beltz | |
---|---|
Iraute egoera | |
Daturik gabe (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Actinopteri |
Ordena | Lophiiformes |
Familia | Lophiidae |
Generoa | Lophius |
Espeziea | Lophius budegassa Spinola, 1807
|
Euskal izendegia
aldatuZapo beltza izendatzeko modu ezberdinak daude Euskal Herriko herri ezberdinetan[Euskal Herriko Arrainen Gida 1]:
Izena | Erabilera-eremua (udalerria) |
---|---|
itsas apo | |
itsas-zapo[1] | |
itxasapo[2][3] | Mundaka |
itxasapo beltz[2] | |
itxosapo[2][3] | Armintza, Bermeo, Elantxobe |
itxosapo beltz[3][2] | |
sapu[4][ArgitaratuGabe 1] | Getaria |
xapo | |
xapo beltz[3][ArgitaratuGabe 2] | |
zapo[4][2] | Santurtzi, Armintza, Bermeo, Mundaka, Lekeitio, Ondarroa |
zapo baltz[2][3] | Bermeo, Mundaka, Lekeitio |
Ezaugarriak
aldatuEzaugarri fisikoak
aldatuKolorez oliba kolorekoa, marroi grisaxka edo marroi berdexka izan daiteke, baina bizi den ingurunearekin mimetizatzeko azalaren kolorea aldatzeko gaitasuna dauka[5]. Zapaburu haundi baten itxura hartuz, buru handi eta zabala du, zapala eta hainbat lobuluz inguratua; ahoa oso handia da, hortz oker eta zorrotzez betea dagoena. Ezaugarri bereizgarriena, hala ere, buru gainean duen apendize luzea da, 'ilizio' deiturikoa, lehen arantza dortsal moldatua izanik bere harrapakinak erakartzeko erabiltzen duena, arrantza-kainabera balitz bezala[5].
Nahastu daitezken espezieak:
- Zapo zuria (Lophius piscatorius): Zapo beltza, zapo zuriarekin aise nahastu daiteke, batez ere azala kenduta aurkezten bada; izan ere, sabelaldea irekiz gero, peritoneoa (erraiak inguratzen dituen barrukaldeko mintza) beltza baitu zapo beltzak, eta zapo zuriak ordea, gris argi kolorekoa. Gainera, zapo zuria merkeago saldu ohi da, eta garesti izan arren, ez da beltza bezain preziatua gastronomian.
Nutrizio-ezaugarriak
aldatuZapo beltzak duen gantz kantitate baxuagatik, arrain zuria da, eta beraz, bere balore kalorikoa oso baxua da. Bere haragiaren eskaintza proteikoa aldiz, garrantzitsua da, eta bitaminei erreparatuz gero, bereziki B12 bitamina eta niazinakantitate handiak ditu. Mineralei dagokienez, aipatzekoak dira bere haragiak dituen selenio eta fosforo kantitateak[6][7]. Bere haragi garbiagatik, xerratzeko aproposa dena, eta duen itsaski zaporearen antzekotasunagatik, oso arrain preziatua da gastronomian.
Kontsumo-garaia
aldatuUrte osoan zehar harrapatu daiteke, bereziki Otsailetik Ekainera arte. Hala ere, negu eta udaberrian zehar erruten dutenez, espezie honen kontsumoa gutxitzen saiatu behar genuke Urritik Martxora arte bederen[Euskal Herriko Arrainen Gida 1].
Ekologia
aldatuEkialdeko Ozeano Atlantikoan (batez ere Senegaldik Britania Handira), Itsaso Beltzan eta Mediterraneo itsasoan aurkitu daiteke[8][9][10][5]. Zapo zuriaren aldean, banaketa zertxobait hegoaldeagokoa (epelagoa) azaltzen du[11]. 50 eta 800 m-ko sakoneratan aurkitu daiteke[12], batez ere hondo hareatsu eta lohitsuetan[10].
Tamaina ertain-handiko arraina da, bizi-iraupen handikoa izan daitekena. Izan ere, 100 zm eta 20 urteko adina izatera iritsi daiteke, lehenago arrantzatua ez bada[10].
Heldutasun sexuala aldakorra den arren, Atlantikoan normalean arrek 35-40 zm eta emeek 55-60 zm hartzen dituztenean eman ohi da[13][14]. Errutea plataforma kontinentalaren barruan ematen da, Urritik Martxora bitarte[10].
Arrain hau nahiko sedentarioa da, bizitza bentonikoa ematen duena[5]. Barrurantz okertuta dituen hortz handiei esker zapoa harrapakin handiak, bere gorputza baino are handiagoak izan daitezkenak, txikitu eta irensteko gai da[5]; harrapakin hauen artean aipagarrienak zefalopodo, arrain eta krustazeoak dira aipagarrienak[15][16].
Zapo beltzaren arrantza Euskal Herrian
aldatuZapoak normalean arraste-arrantzarekin harrapatzen dira[17]. Sareak erabiltzen dituzten artisau-arrantzaleek (hala nola, mallabakarra edo tresmaila) zapoak ere harrapatu ohi dituzte, baina kopuru txikitan. Zapoak harrapatzera espezializatutako arrantza ere badago, 'rasko' deiturikoa, nahiz eta Euskal Herrian gutxi diren raskora dedikatutako arrantzontziak.
Bitxikeriak
aldatuZapo beltza eta zapo zuria kanpotik ikusita bereiztea oso zaila den arren, arraindegietan zapo beltza garestiago saltzen da, gastronomian preziatuagoa delako.
Zapoaren adina estimatzeko, ilizioa (kainabera moduan erabiltzen duten apendizea, lehen arantza dortsal moldatua dena) erabili ohi da[18][19], beste arrain espezietarako erabili ohi diren otolitoak baino gehiago. Modu honetan 3 urteko zapo batek 20-25 zm dituen bitartean, 7 urteko zapoek 40 zm hartzen dituztela ikusi da[20].
Zapoen pankreatik atera zen lehen aldiz intsulina[21].
Duela hainbat hamarkada, zapoa ez zen batere preziatua, eta arrantzaleek normalean itsasora bueltan askatzen zuten, harrapatu bezain laister[21].
Arrak normalean emeak baino askoz txikiagoak izaten dira[21].
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Kofradia – Itsas Etxea | Euskal arrantzaleen etxea» Kofradia – Itsas Etxea (Noiz kontsultatua: 2023-01-05).
- ↑ a b c d e f Barrutia, Eneko. (2003). «Arrainen izenak Bizkaian XX. mendean» (pdf) Zainak (Donostia: Eusko Ikaskuntza) (25) ISBN 8484198790. ISSN 1137-439X. Bibcode: 1137-439X.
- ↑ a b c d e Barrutia, Eneko. (2019-02-24). «arrantzalien fonotekie: Bizkaiko arrantzaleen hiztegia A» arrantzalien fonotekie (Noiz kontsultatua: 2023-01-03).
- ↑ a b Aranzadi Unamuno, T. (1933) Nombres de peces en Euskera. Don Fernando de Buen; Boletín de la Sociedad Española de Historia Natural. Revista Internacional de los Estudios Vascos (24), 386-397.
- ↑ a b c d e https://www.mapa.gob.es/es/ministerio/servicios/informacion/rape_tcm30-102823.pdf
- ↑ https://www.mapa.gob.es/es/ministerio/servicios/informacion/rape_tcm30-102823.pdf
- ↑ «Rape | Propiedades nutritivas | Pescados y mariscos | CONSUMER EROSKI» pescadosymariscos.consumer.es (Noiz kontsultatua: 2023-01-07).
- ↑ Caruso, J.H., 1986. "Lophiidae". 1362-1363. orr. P.J.P. Whitehead, M.-L. Bauchot, J.-C. Hureau, J. Nielsen y E. Tortonese Fishes of the North-eastern Atlantic and the Mediterranean, Volume 3. Unesco, Paris
- ↑ «Lophius budegassa, Blackbellied angler : fisheries» www.fishbase.se (Noiz kontsultatua: 2023-01-07).
- ↑ a b c d http://www.ieo.es/documents/10640/31690/Temas+de+Oceanograf%C3%ADa+02+-.pdf/412f72ce-ea79-4dda-989f-e37ec68c3ac3
- ↑ Whitehead, P.J., Bauchot, M.L., Hureau, J.C., Nielsen, J., Tortonesse, E., 1986. Fishes of the North- eastern Atlantic and the Mediterranean, vol III. UNESCO, Paris.
- ↑ Quero, J.C., Vayne, J.J., 1997. Les poissons de mer des Pêches Françaises. Delachaux et Niestlé SA, Lausanne-París, 304 p.
- ↑ Duarte, R., M. Azevedo, J. Landa and P. Pereda, (2001). Reproduction of anglerfish (Lophius budegassa Spinola and Lophius piscatorius Linnaeus) from the Atlantic Ibe- rian coast. Fish. Res. 51: 349-361.
- ↑ Quincoces, I., (2002). Crecimiento y reproducción de las especies Lophius budegassa Spinola 1807, y Lophius piscatorius Linneo 1758, del Golfo de Vizcaya. Mimeo PhD. Departamento de Zoología y Dinámica Celular Animal. Universidad del País Vasco. Spain. 258 pp.
- ↑ (Ingelesez) Issac, Pierre; Robert, Marianne; Le Bris, Hervé; Rault, Jonathan; Pawlowski, Lionel; Kopp, Dorothée. (2017-12-01). «Investigating feeding ecology of two anglerfish species, Lophius piscatorius and Lophius budegassa in the Celtic Sea using gut content and isotopic analyses» Food Webs 13: 33–37. doi: . ISSN 2352-2496. (Noiz kontsultatua: 2023-01-07).
- ↑ https://digital.csic.es/bitstream/10261/111283/4/Lopez_Lopez_Trabajo_Master_2014.pdf
- ↑ http://www.ieo.es/documents/10640/31690/Temas+de+Oceanograf%C3%ADa+02+-.pdf/412f72ce-ea79-4dda-989f-e37ec68c3ac3
- ↑ Landa, J., R. Duarte, I. Quincoces, H. Du- pouy, E. Bilbao, J. Dimeet, P. Lucio, A. Marçal, H. McCormick and G. Ni Chon- chuir, (2002). Report of the 4th Interna- tional Ageing Workshop on European An- glerfish. IPIMAR, Lisbon (Portugal). 133 pp.
- ↑ Duarte, R., J. Landa, C. Morgado, A. Marçal, S. Warne, E. Barcala, E. Bilbao, J. Dimeet, H. Djurhuus, E. Jónsson, H. McCormick, L. Ofstad, I. Quincoces, H. Rasmussen, A. Thaarup, T. Vidarsson and S. Walmsley, (2005). Report of the Anglerfish Illicia/Otoliths Ageing Works- hop. IPIMAR, Lisbon (Portugal). 47pp.
- ↑ Landa, J., P. Pereda, R. Duarte and M. Azevedo, (2001). Growth of anglerfish (Lophius piscatorius and L. budegassa) in Atlantic Iberian waters. Fish. Res., 51: 363-376.
- ↑ a b c «Rape Pescados, características e información» www.pescaderiascorunesas.es (Noiz kontsultatua: 2023-01-07).