Zabol (persieraz زابل) Irango Sistan eta Balutxistan probintziako hiri bat da, Pakistan eta Afganistanekin muga egiten duena. Ez da Afganistango Zabulekin nahasi behar.

Zabol
city of Iran Itzuli
Asiyab badi.jpg
Administrazioa
Herrialdea Iran
ProbintziaSistan eta Balutxistan
Irango eskualdeaZabol County
Irango barrutiaCentral District
Geografia
Koordenatuak 31° 01′ 51″ N, 61° 29′ 50″ E / 31.030833333333°N,61.497222222222°E / 31.030833333333; 61.497222222222Koordenatuak: 31° 01′ 51″ N, 61° 29′ 50″ E / 31.030833333333°N,61.497222222222°E / 31.030833333333; 61.497222222222
Altuera 480 m
Demografia
Biztanleria 134.590 bizt. (2016)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 0542

2005eko erroldan, 128.476 biztanle zituen.

Zabol Sistango arroko Hamun-e Helmand aintziratik gertu dago, eta eskualdea Helmand ibaiak bustitzen du. Zabolgo jendeak sistanera deitutako persieraren aldaera bat hitz egiten du, darieraren oso antzekoa. Eskualdeko tribuen artean, xahrakiarrak, arbabiarrak, baraniarrak, saraniarrak, fakhireharrak, mirtarrak, dahmardeharrak, rashkiarrak, sanchooliarrak, pahlevanarrak, faghiriarrak, divaneharrak, gorgtarrak, nohtaniarrak eta sayyadiarrak daude. Azken urteetan, tribu izen hauek, eskualdeko biztanleen abizenetan agertzen dira. Hirian badira paxtuak, belutxiak eta brahuiak ere.

Zabol eskualdea, bere "120 eguneko haizea"gatik (bād-e sad-o-bist-roz) da ezaguna, iparraldetik hegoaldera jotzen duen udako hauts ekaitz iraunkorra.

Hirian dago Zabolgo Unibertsitatea, eta tokiko aireportu bat du. Zabolgo heroia Rostam da, Ferdowsik idatzitako Xahname liburuko pertsonaia epikoa.

Kanpo estekakAldatu