Zabalburuko dorreak
Zabalburuko Dorreak Bilboko etxebizitza dorreak dira. Bilboko Zabalburuko auzoan altxatu zituen Eugenio Maria Aginaga arkitektoak, 1970. hamarkadan. Antzina Zabalburu familiarenak ziren lur horiek, Mena finka gisa ezagutzen zirenak (bertan zegoen Villa Mena jauretxea).
Zabalburuko dorreak | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°15′23″N 2°56′05″W / 43.25639°N 2.93472°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1970 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Eugenio María Aguinaga Azqueta (en) ![]() |
Dimentsioak | 75 (![]() |
Solairuak | 21 |
Guztira 17 eta 20 solairu arteko altuera dute, eta 70 bat metro. Dorreez gain, salmenta-zentro txiki bat eta hainbat bulegok osatzen dute konplexua. Eusko Jaurlaritzaren kontsumo saila bertan kokaturik dago.
Zabalburu dorreak, zineman
aldatuTodo por la pasta (Zuz.: Enrique Urbizu, 1991) filmeko hainbat eszena Zabalburu dorreetako merkatalgunean eginak dira. Halaber, Hotel y domicilio (Zuz.: Ernesto del Río, 1995) filmeko protagonista bateko fikziozko etxea dorreetako solairu garai batean kokatzen da.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |