Zaatarra (arabieraz: زعتر‎) Ekialde Hurbilean sukaldaritza arabiarrean erabiltzen den espezia nahasketa bat da. Siriako, Jordaniako, Libanoko, Palestinako eta, neurri txikiagoan, Turkiako errezetetan da ezaguna.

Origanum syriacum
Zaatar espezia nahasketa
Zaatar manakisha

Zaatar izena, zehazki, Origanum syriacum landareari dagokio, Siriako oreganoari edo Hebrear Bibliako isipuari (hebreeraz: אזוב [eˈzov]).[1][2][3]

Osagaiak aldatu

Zaatarra isipuak, zumakeak, txigortutako edo txigortu gabeko sesamo haziek eta gatzak osatzen dute. Belar usaintsuak ere izan ohi ditu, azitraia, mendaroa, ezkaia, kuminoa edo mihilua, esaterako.

Erabilera aldatu

Ogiarekin eta oliba olioarekin kontsumitzen da, bustita edo manakish[4][5][6] eran.

Platerak, entsalada edo humusa lurrintzeko erabilgarria da.

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) Zaatar. 2023-02-18 (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  2. (Ingelesez) Za'atar. 2023-05-15 (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  3. (Gaztelaniaz) Zaʿatar. 2023-04-23 (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  4. (Ingelesez) Manakish. 2023-05-11 (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  5. (Gaztelaniaz) Manakish. 2023-02-24 (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  6. (Frantsesez) Man’ouché. 2022-11-19 (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).

Kanpo estekak aldatu