Z (filma)
Z 1969ko pelikula franko-aljeriarra da, Costa-Gavrasek zuzendua eta paper nagusietan Jean-Louis Trintignant, Jacques Perrin, Yves Montand e Irene Papas aktoreekin grabatua.
Sinopsia aldatu
Filma Greziako Diktadura garaian kokatzen da. Diputatu ezkertiar baten pertsonaia baten inguruan (Yves Montand) datza zuzendariaren ikuspegia, herrialdea gobernatzen duen Batzar Militarraren kontrako mitin bakezaleak ematen dituelarik. Gobernuak sistematikoki oztopatutako hitzaldietako bat amaitzean, kotxe batetik ateratako gizabanako batek kolpatu egiten du heriotza eraginez. Guztiz partziala eta manipulatua den poliziaren ikerketaren arabera, auto istripu bat izan zela ziurtatzen da. Bitartean, ikerketa faltsuaren eta Diktaduraren kontrako protestak areagotu egiten dira kaleetan.
Alde batetik instrukzio epaile bat (Jean-Louis Trintignant) eta beste aldetik kazetari bat (Jacques Perrin) kasua ikertzen hasten dira. Pixkanaka frogak eta lekukoak aurkituz doaz, eta poliziaren goi karguen aginduetara dagoen eskuin muturreko talde batean ezartzen da hilketaren erantzukizuna. Ikerketa aurrera joan ahala, goi karguen inplikazioa gero eta argiagoa da. Epailea hausnarketak baztertzeko gonbidatzen dute, baina hala eta guztiz ere, kasuarekin jarraitu eta azkenean Batzar Militarreko goi karguak hilketan inplikatzea lortzen du. Epaiketa ematen den bitartean, lekuko guztiak hilda agertzen dira. Aldi berean epailea kasutik kanpo uzten dute eta kazetariari hiru urteko espetxe zigorra ezartzen diote.
Filma, bere thriller itxura dela medio, Batzar Militar greziarraren funtzionatzeko modua agerian uzten du, Diktaduraren kontrako aldarrikapen indartsu eta askatasunaren aldeko oihu batean bihurtuz. Amaierako kredituetan argi ikusten da mezua, bertan Batzar Militarrak ezarritako debekuak agertzen dira.
Filma benetako egoera batean datza eta 1963an Grigoris Lambrakis diputatuaren heriotzarekin zerikusia izan zuten gertaeretan oinarritzen da.
Aktoreak aldatu
- Jean-Louis Trintignant : epailea
- Yves Montand : "Z" diputatua
- Irene Papas : Hélène
- Charles Denner : Manuel
- Bernard Fresson : Matt
- Jean Bouise : Georges Pirou
- Jacques Perrin : kazetaria
- Pierre Dux : jendarmeriako jenerala
- François Périer : prokuradorea
- Julien Guiomar : jendarmeriako koronela