Youssef El-Sebai

kazetari egiptoarra

Yusuf Mohamed Mohamed Abdel Wahab Al-Sibai (arabieraz: يوسف السباعي‎; Kairo, 1917Nikosia, 1978) egiptoar idazlea izan zen. Familia apal batean sortu zen, baina aita idazlea zuen, eta harengandik etorri zitzaion literaturarako eta idazketarako zaletasuna. Horrela, oso gazterik hasi zen idazten, eta bigarren hezkuntzako ikasketak egiten ari zela eman zuen argitara bere lehenengo kontakizun laburra, Megallati aldizkarian. Harrezkero, zenbait aldizkaritan eman zituen argitara idazlanak. 1937an ikasketa militarrak osatu eta graduazioa eskuratu ondoren, akademia militarreko irakasle izan zen, eta 1952an Museo Militarreko zuzendari izendatu zuten. Karrera militarra alde batera utzi ondoren, kulturaren alorreko hainbat karguren ardura izan zuen, besteak beste, Arteetako Jauregi Nagusiko jeneralarena eta Afrika-Asia Elkartasunaren Hitzarmeneko jeneralarena, harik eta 1973an Kulturako ministro egin zuten arte. Lan handia egin zuen, orobat, literaturaren alorrean: zenbait aldizkariren sorreran parte hartu zuen, eta Idazle Arabiarren Elkartearen sortzaile izan zen, Ihsan Abdel-Qoddous kazetari eta eleberrigilearekin batera. El-Sebairen lanetan nabarmen agertzen da bere garaiko egoera eta baldintza gero eta kaskarragoak gainditzeko iraultzen beharra, etorkizuna hobea izango bazen; baldintza kaskar horiek islatzeko, klase zapalduetako kideak, klase behartsuetakoak, aukeratzen zituen bere lanetarako protagonista. Bere eleberrien artean aipagarria da, batez ere, Ez zaude bakarrik, hainbat gairi buruzko bere ikuspegia garbien azaltzen duena, baina garrantzitsuak dira, halaber, Banoa, Nire bihotz sendatua, Bizitza une bat besterik ez da, Hipokrisiaren erresuma eta Irribarrea ezpainetan. Muturreko palestinar talde batek hil zuen, hitzaldi bat ematen ari zela.

Youssef El-Sebai
Minister of Information (en) Itzuli

1975eko abuztuaren 18a - 1975eko urriaren 27a
Aḥmad Kamāl Abū al-Majd (en) Itzuli - Q124972606 Itzuli
Bizitza
JaiotzaKairo1917ko ekainaren 10a
Herrialdea Egipto
HeriotzaNikosia1978ko otsailaren 18a (60 urte)
Familia
AitaMuḥammad ibn Muḥammad al-Sibāʿī
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, politikaria, kazetaria, eleberrigilea eta gidoilaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Yusuf Sibai

IMDB: nm0252757 Discogs: 4283002 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu